Paz Ziganda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paz Ziganda
Bizitza
Jaiotza Iruñea1890eko abenduaren  21a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1966ko otsailaren  2a (75 urte)
Jarduerak

Maria de la Paz Ziganda Ferrer (Iruñea, 1890ko abenduaren 21a - ib., 1966ko otsailaren 2a) Iruñeko handiki-familia bateko alaba[1], Iruñeko Merkatarien kalean sortua. Euskararen Adiskideak elkarteko kide izan zen, bai eta Naturaren eta Zuhaitzaren Adiskideak elkartekoa ere. Iruñeko lehen Euskal Eskola sortu zuen Euskararen Adiskideak elkartearen eskutik 1931ean.

Bere ondasunen zati bat jaio berri zen Iruñeko Ikastolari utzi zion, gero Uxueko Ama Birgina, eta geroago San Fermin Ikastola izena hartuko zuenaren hazia izanen zena. Hortik jaioko zen gaur egun emakume haren izena daraman Paz Ziganda Ikastola, Atarrabian dagoena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]