Pazkoa
| Pazkoa | |
|---|---|
| Jesusen piztuera (Raffaello, 1499/1502) | |
| Mota | Kristaua, kulturala |
| Esanahia | Jesukristoren piztuera ospatzen da |
| Data | |
| Data | [[Aldagai]] |
| 2018 |
Apirilaren 1 (Mendebaldea) Apirilaren 8 (Ekialdea) |
| 2019 |
Apirilaren 21 (Mendebaldea) Apirilaren 28 (Ekialdea) |
| 2020 |
Apirilaren 12 (Mendebaldea) Apirilaren 19 (Ekialdea) |
| 2021 |
Apirilaren 4 (Mendebaldea) Maiatzaren 2 (Ekialdea) |
Pazkoa kristautasuneko jai egunik garrantzitsuenak dira, udaberrian ospatutakoak.
Eduki-taula
Pazko judua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Judaismoak Pazkoan Moisesen eskutik Israel herria Egiptoren morrontzatik askatu izana ospatzen du. Egun horretan juduek legami gabeko ogia, bildots errea eta barazki gordinak jaten dituzte eta sinagogatan otoitzaldi bereziak egiten dira. Urteetan zehar judaismoaren batasuna bermatzeko ezinbesteko jaia izan da.
Aste Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kristauek Aste Santua burutzen dute, hiru egun nagusitan: Ostegun Santuan, Jesukristoren nekaldi edo pasioaren ataria irudikatzen dute, hau da, apostoluekin egindako "Azken Afaria" eta atxilotu baino lehenagoko orduak.
Ostiral Santuan, nekaldiaz beraz oroitzen da, Jesusen heriotza eta lehenago pairatutako sufrimenduak alegia.
Pazkoan Jesusen piztuera ospatzen dute, aste horretako igandean. Era berean, pazkoa liturgia urteko epe garrantzitsuenaren hasiera da, Mendekoste egunera arte 50 egun irauten dituena. Aldi horretako elizkizunetan Elizaren sorrera gogoratzen da, besteak beste.
Kristauen artean ekialdekoek (ortodoxoek) eta mendebaldekoek (katoliko eta protestanteek) egun desberdinetan ospatzen dute pazkoa. Urtez urte data aldatu egiten da, eguzki-egutegiaren bidez egin beharrean ilargi-egutegiaren bidez zehazten baita.
Prozesioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Katolikoen eta ortodoxoen artean, prozesioek tradizionalki garrantzi handia izan dute.
Espainian oso ezagunak dira Andaluzian eta Gaztelan egindakoak, ezaugarri zeharo ezberdinetakoak.
Euskal Herrian, aldiz, ohitura ahulagoa dago prozesioei dagokienez.
Aberri Eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gurean, politika eta erlijioa uztartuz, EAJk finkatu zuen Aberri Egunaren ospakizuna Pazko Igandearen egunean.
Irlanda[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irlandan urtero 1916ko Pazko matxinadaren urteurrena ospatu ohi da, herrialde osoan gertakari hori oroitarazteko ekitaldiak burutzen dira, eta Dublingo O'Connell Street etorbidea eta erdigunean kale martxa eta desfileak igarotzen dira.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) Bilboko Aste Santuaz
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pazkoa |
| |||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||