Peñafielgo gaztelua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Peñafielgo gaztelua
Peñafiel PM 17939.jpg
Kokapena
Herrialdea  Espainia
Autonomia  Gaztela eta Leon
Probintzia Valladolideko probintzia
Comarca of Spain Q1074064
Udalerria Peñafiel
Koordenatuak 41° 35′ 48″ N, 4° 06′ 52″ W / 41.59666667°N,4.11430556°W / 41.59666667; -4.11430556Koordenatuak: 41° 35′ 48″ N, 4° 06′ 52″ W / 41.59666667°N,4.11430556°W / 41.59666667; -4.11430556
Historia eta erabilera
Jabea Leongo Erresuma
Materiala(k) harria
Ondarea

Peñafielgo gaztelua da Espainiako Valladolid probintziako Peñafiel herrian kokaturiko gaztelu bat. Gaztelua muino estu eta luze baten tontorrean eraikia dago, eta, horren ondorioz, itsasontzi batenaren antzeko forma dauka. 1917ko ekainaren 1ean monumentu nazional deklaratua izan zen.

Kokaleku honetan gaztelu bat gutxienez ere X. mendeaz geroztik egon den arren (943. urteko agiri batean jasota agertzen da gazteluaren aipamena), XV. mendean baimendutako berreraikuntza baten emaitza da gaur egun ikus daitekeen eraikina.

Gotorleku honen oinplanoa oso estua eta luzatua da (35 metro inguru zabal, baina 210 metro luze).

Gaztelua bi harresi-lerroz defendatuta dago (bata bestearen barrenean).

Gaztelua Peñafielgo Udalaren jabetzakoa da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peñafielgo gaztelua Aldatu lotura Wikidatan