Peñotako geltokia

Koordenatuak: 43°19′20″N 3°01′29″W / 43.322360°N 3.024703°W / 43.322360; -3.024703
Wikipedia, Entziklopedia askea
Peñotako geltokia (Bilboko metroa)» orritik birbideratua)
43°19′20″N 3°01′29″W / 43.322360°N 3.024703°W / 43.322360; -3.024703
Peñota
Simón Bolívar sarbidea.
Kokapen mapa
Lineak
« Santurtzi  Bilboko metroaren 2. linea  Portugalete »
Kokapena
HelbideaSan Juan Bautista kalea, 5; 48920
UdalerriaPortugalete,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
KodeaPEN
Gunea2. gunea
Irekiera2009ko uztailaren 4a
Bidaiariak1.337.564 (2017)[1]
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Zerbitzu medikoa  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaMetroa Autobusa 
Nasak2
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
Bizkaiko Garraio Partzuergoa
EragileaMetro Bilbao
Garraio zerbitzuak
MetroaL2Basauri - Kabiezes
BizkaibusA3129  Lutxana - Gurutzeta - Santurtzi

Peñota Bilboko metroaren 2. lineari dagokion lurpeko geltokia da, Portugalete udalerrian kokatuta dagoena eta Santurtzi udalerriko Peñota auzoari zerbitzu ematen diona. Geltokia Santurtziko geltokiarekin batera ireki zen 2009ko uztailaren 4an, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 2. tarifa-gunean dago. San Juan de Dios ospitaleari ematen dio zerbitzu.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiak bi sarbide eta igogailu bat ditu, guztiak Portugalete udalerrian.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Peñota etorbidea, 6 (merkatal galeria) (San Juan de Dios irteera)
  • Eskailera mekaniko bidezko sarbidea Autobusa Simón Bolívar etorbidea, 28 (Simón Bolívar irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria San Joan Bataialaria kalea, 10 (San Juan Bautista irteera)

Gaueko sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Peñota etorbidea, 6 (merkatal galeria) (San Juan de Dios irteera)
  • Igogailu bidezko sarbidea Sarbide irisgarria San Joan Bataialaria kalea, 10 (San Juan Bautista irteera)

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norman Fosterrek diseinatutako haitzulo motatakoa da. Bolumen handi bakar batean zulatzen den ganga itxurako galeria da, 100 metro inguru luzerakoa, eta hari zintzilikatuta bi mezzanina izeneko plataforma banatzaile daude. Mezzanina bakoitza alboko bi nasekin elkarlotzen da eskailera monumentalen eta igogailuen bidez, eta kaleko sarbideen igogailu eta eskailerekin korridore zabalen bidez. Mantenu elementuak, hala nola aireztapena, kableak, ur-hodiak eta abar nasen azpian kokatzen dira.

Geltoki hauetako arkitekturan hiru material nagusi erabili dira: hormigoia, altzairu herdoilgaitza eta beira. Azalak hormigoi ikusizkoak dira, 240 x 120 zentimetroko modulo plaka aurrefabrikatuak erabilita eta hormigoi bonbeatuzko estalduraren enkofratu galduak direnak. Mezzanina elementuen egitura altzairu herdoilgaitzezkoa da, haitzulo pisutsuaren irudia arinduz. Sarbide korridoreak hormigoizko kanoi eliptikoak dira, espazio zabalak lortuz. Kalean ez da fosterito izenpetutako bidaiaria jasotzeko beirazko sarrerarik erabili. Horien ordez, Simón Bolívar sarbideko kanoia agerian utzi da sarbidea maldan dagoelako, San Juan Bautista sarbidea altzairu herdoilgaitz eta beirazko igogailua da, eta San Juan de Dios sarbideko kanoia harrizko elementu bilakatzen da, sarbidea eraikin bati atxikita dagoelako. Azken honek merkatal galeria bat jasotzen du, nahiz eta galerian dendarik ireki ez den. Hala, Peñota merkatal gunea duen 2. lineako geltoki bakarra da.

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[2]

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokiaren kanpoaldean Bizkaibus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:


Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Garraio Partzuergoak urtero argitaratzen dituen bidaiarien datuen arabera, geltokiak hurrengo bidaiari kopuruak zenbatzen ditu:[3]

Peñotako geltokiko bidaiari kopuruaren bilakaera 2009-2017 (milioi bidaiari)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «2017ko Bizkaiko Garraio Publikoari buruzko txostena» (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  2. (Gaztelaniaz) «Metro Bilbao cuenta con desfibriladores en las 41 estaciones de la red. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-06-18).
  3. Bizkaiko Garraio Partzuergoa. «Garraio publikoari buruzko txostenak» (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa