Edukira joan

Peanuts

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Peanuts
Jatorria
Sortzailea(k)Charles M. Schulz
Egilea(k)Charles M. Schulz
Sorrera-urtea1950
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Kokapena
JabeaUnited Feature Syndicate eta Peanuts Worldwide (en) Itzuli
Emanaldia
Hasiera-data1950eko urriaren 2a
Amaiera-data2000ko otsailaren 13a
Fikzioa
Argumentu nagusiaHaurtzaroa eta existentzia

peanuts.com
Twitter: Snoopy Instagram: snoopygrams Edit the value on Wikidata

Peanuts (featuring Good ol' Charlie Brown azpititulatua) Charles M. Schulzek 1950 eta 2000 artean idatzi eta marraztutako komiki-banda bat da. Schulzek beti gorrotatu zuen jatorrizko argitaratzaileak ezarritako Peanuts (euskaraz: «kakahueteak») titulua. Peanuts historiako komiki ezagun eta eraginkorrenetako bat da, 17.897 komiki-banda argitaratu baititu guztira, eta, ondorioz, «beharbada, gizaki batek inoiz kontatu duen historiarik luzeena da». Schulz hil zenerako, Peanuts 2.600 egunkari baino gehiagotan argitaratu zuten, 75 herrialdetan 355 milioi irakurle zituela, eta 21 hizkuntzatara itzuli zen. Estatu Batuetan japoniar yonkomaren lau bineten komiki-banda estandar gisa sendotzen lagundu zuen,[1] eta, bere produktuekin batera, Schulzi 1.000 milioi dolar baino gehiago irabazi zizkion.[2]

Peanuts haur txikien zirkulu sozial batean zentratzen da, non helduak existitzen diren baina gutxitan ikusten edo entzuten diren. Pertsonaia nagusia, Charlie Brown, mantsoa eta urduria da, eta ez du konfiantzarik bere buruarengan. Ez da gai kometa bat hegaz egiteko, beisbol partida bat irabazteko edo Lucy lagun amorratuak eusten dion futbol baloi bat xukatzeko, azken unean honek kentzen baitio beti.[3] Peanuts kutsu filosofiko, psikologiko eta soziologikoa duen komiki-banda da, berritzailea 1950eko hamarkadan.[4] Bigarren Mundu Gerraren ostean sortutako kumea da Peanuts, noiz McCarthyismoa eta Berlingo harresia puri-purian zeuden.[5] Bere umorea psikologikoki konplexua da, eta pertsonaien interakzioek eta harremanek bultzatzen dute.[6] Komikia animaziorako eta antzerkirako egokitu dute. Peanutsek ere arrakasta handia izan zuen bere telebista-saio bereziekin. Horietako batzuk Emmy sarietarako hautagai izan ziren, eta batzuek irabazi egin zituzten. Peanutsen zinemarako egokitzapena, The Peanuts Movie, 2012ko urrian iragarri zuten.[7] Konputagailu bidez animaturiko filma da, eta 2014ko martxoan erakutsi ziren lehen irudiak. Blue Sky Studiosek ekoitzi eta Steve Martinok zuzendu zuen, eta 2015eko urriaren 19an estreinatu zuten.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bethune, Brian (October 22, 2007). "The Man Who Recalled Everything: Every Slight and Bitter Memory in Charles Schulz's Long Life Made Its Way into 'Peanuts'". Maclean's. Rogers Media. p. 61. ISSN 0024-9262
  2. Boxer, Sarah (February 14, 2000). "Charles M. Schulz, 'Peanuts' Creator, Dies at 77". The New York Times. ISSN 1553-8095. Archived from the original on January 3, 2024. Retrieved January 30, 2024.
  3. Horn, Maurice, ed. La enciclopedia mundial del cómic. Avon Books.
  4. (Ingelesez) Comic strip - Evolution, 20th Century, Form. .
  5. «Doluz jantzi da komikigintza» Berria 2000-2-15.
  6. García, Santiago. (2010-1-9). «Carlitos, Snoopy y su padre» ABCD: 46..
  7. (Ingelesez) Zahed, Ramin. (2013-4-21). «Fox Offers More Details on CG 'Peanuts' Feature» Animation Magazine.
  8. (Ingelesez) Vélez, Julio. (2014-3-18). «Snoopy & Charlie Brown: A Peanuts Movie - teaser trailer» Cinepremiere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.