Pebetontzi
Itxura
Pebetontzi | |
---|---|
ontzi zeremoniala eta suontzia | |
Pebetontzia[1] sua agerian edo intsentsua erretzen edukitzeko pertz moduko bat da, timiaterio zaharren antzeko objektua. Erlijioan, ekintza sinbolikoetan edo kirol-zeremonietan suari eusteko erabiltzen diren ontziei horrela deitzen zaie.
Irlandako kondairetan, pebetontzi moduko bat da leprechaunek beraien altxorra gordetzeko erabiltzen duten objektua. Wicca sorginkerian, antzeko ontzi bat zirkulu sakratu baten erdian jartzen da, gero erritual batean errea izango denari eusteko.
20. mendetik, Olinpiar jokoen testuinguruan, su olinpikoa piztuta egoten den egitura da pebetontzi olinpikoa.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Iberiar kulturako pebetontzi edo intsentsu-ontzi irekia, burdina-aroa, l'Alt de Benimaquia (Alacant)
-
Bartzelonako Espainiako Plazako monumentuaren buru, pebetontzi funtzioko pertza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «OEH - Bilaketa - Pebetontzi» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Pebetero» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-09-23ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.