Edukira joan

Pederastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eszena pederasta Antzinako Greziako K.a. V. mendeko kilix batean.

Pederastia gizon edo emakume heldu baten eta haur baten arteko sexu-harremana da. Horrela jokatzen duten helduak pederastak dira. Pederastiak adingabeen aurkako sexu-abusuak gauzatzeari egiten dio erreferentzia, eta ez adingabeen aurkako joera erotikoari, hau da, pedofiliari.

Gaur egun, harreman horiek legez kanpokoak dira herrialde gehienetan.Tokiko legeak dio pertsona batek sexu-ekintzetarako baimena emateko gauza den, edota sexu-harreman hori haurren aurkako sexu-abusua edo estupro den. Azken urteetan eliza barruan egindako kasuak salatu dira. Dena dela, merkatuetan neska-mutikoak saltzen dira; pederastia sareetan apaizak[1] eta apaiz ez direnak umeekin oheratzen dira.[2]

Pederastia hitza kultura jakin batzuen praktika historikoei erreferentzia egiteko ere erabiltzen da, bereziki Antzinako Greziari eta Antzinako Erromari.

Pederastia hitza antzinako grezieratik dator: antzinako grezieraz: παίδ-paid-[3][4] eta antzinako grezieraz: ἐραστήςerastēs (cf. eros). Latin berantiarrak pæderasta hartu zuen XVI. mendean, Platonen Oturuntza lanetik. Hitza ingelesez lehen aldiz Pizkundearen garaian agertu zen pæderastie gisa.

Pederastia eta pedofilia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pederastia hitza pedofilia hitzarekin nahasten da askotan. Ildo horretan, Espainiako Errege Akademiak horrela definitzen du Pederastia : «Haurrenganako joera erotikoa» edo «Haurrekin egindako sexu-abusua». Hala eta guztiz ere, iradoki da garrantzitsua dela bi terminoak bereiztea, eta pederastiaren terminoak adingabeen aurkako sexu-abusuak egiteari egiten diola erreferentzia, adingabeenganako joera erotikoaren ordez (pedofilia).[5]

Noiz da abusua?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autoritate medikoek adingabe bati abusua egin zaiola pentsa dezakete, hainbat arrazoirengatik:

  • adingabearen adina
  • adingabeak buruko nahasmendu bat edo gehiago izateko probabilitatea, hala nola trauma osteko estresaren nahasmendua, depresioa, antsietatea,
  • adingabeari kalte fisikoa, esaterako lesio fisikoak egitea
  • adingabeak helduaroan biktimizazio handiagoa izateko joera ematen bada.

Antzinako Grezian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Greziako pederastia gizon heldu baten (erastes) eta gizon gazteago baten (eromeno) arteko harreman erromantiko bat zen, normalean nerabezaroan. Praktika hori aldi arkaiko eta klasikoen ezaugarria izan zen. Pederastiak garai horietako kultura grekoan eragin handia izan zuen. Akademiko batzuek iniziazio-errituetan kokatzen dute jatorria, bereziki Kretan igarotze-errituetan, non bizitza militarrean eta Zeusen erlijioan sartzearekin lotzen zen. Badirudi praktika hori K.a. VII. mendearen amaieran garatu zela, kultura homosozial grekoaren alderdi gisa. Kultura horren ezaugarri ziren, halaber, biluztasun atletikoa eta artistikoa, aristokratentzako ezkontza berantiarrak, sinposioak eta emakumeen gizarteratzearen kontrako neurriak. Pederastia, aldi berean, idealizatua eta kritikatua izan zen antzinako literatura eta filosofian.[6][7]

Mutilak nahiago dituzten sexu-abusatzaile moderno batzuek beren burua «haurren maitale» gisa deskriba dezakete, eta, batzuetan, antzinako Greziako praktikak aipatzen dituzte beren portaerak zuritzeko.

Antzinako Erroman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latinez, mos Graeciae edo mos Graecorum ("ohitura grekoa" edo "greziarren bidea") antzinako erromatarrek greziartzat jotzen zituzten portaeren barietatea da, besteak beste, sexu-praktikak barne. Erroman, jokabide homosexualak harreman desberdin baten barruan bakarrik ziren onargarriak; gizonezko erromatarrek maskulinotasunari eusten zioten rol aktibo eta sarkorra hartzen zuten bitartean, eta sexu-bikote maskulino egokia prostituto bat edo esklabo bat zen, ia beti erromatarra ez zena

Pederastiaren tratamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gaur egun, pederastia sendatzeko erabiltzen diren tratamenduen eraginkortasuna planteatzen duten ikerketak egin dira. Lortutako emaitzek erakusten dute bi tratamendu mota nagusi daudela: tratamendu terapeutiko kognitibo konduktuala eta tratamendu farmakologikoa. Aurkitutako tratamenduak eraginkorrak dira eta pertsona horien bizitza asko hobetu dezakete, fantasia eta portaera sexualak murrizten baitituzte.

Programa horien helburuak dira pedofilia-nahasmendua duten pertsonek berriro sexu-deliturik ez egitea, edo, egin ez badute, etorkizunean delituak prebenitzea, eta, azkenik, adingabeekiko sexu-lehentasunarekin bizitzen ikastea.[8]

Pederastia literaturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Viktoriar garaian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ionica (1858), William Johnson Coryren lana.
  • The Romance of Lust (1873-1876), anonimoa
  • The Sins of the Cities of the Plain (1881), anonimoa
  • Psychopathia sexualis (1886), Richard von Krafft-Ebingen liburua
  • Long Ago (1889), ‘Michael Field’en (Katherine Bradley eta Edith Cooper)
  • The Picture of Dorian Gray (1890), Oscar Wilde
  • Teleny, or The Reverse of the Meda (1893), anonimoa
  • Boy-Worship (1880), Charles Edward Hutchinsonen
  • The New Republic (1877), William Hurrell Mallockena
  • The Happy Prince and Other Tales, Oscar Wilde

Antzinako Greziako testuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Literaturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]