Pedro Agustín Girón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pedro Agustín Girón
Pedro Agustín Girón.jpg
Defence Minister of Spain Itzuli


Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotza Donostia1778
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril1842
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gudaria eta politikaria
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Konbentzioaren Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra
Bailéngo gudua
Tuterako gudua
Battle of Uclés Itzuli
Battle of Albuera Itzuli
Bidasoko gudua
Napoleondar Gerrak

Pedro Agustín Girón Las Casas (Donostia, 1778 - Madril, 1842) Gipuzkoako militarra eta politikaria izan zen. Ahumadako I. dukea eta Las Amarillaseko IV. markesa.

Aristokrazia militarreko familia ezagun batean jaio zen, Girón leinuan hain zuzen ere, zeina Erdi Arotik Gaztelako noble familia garrantzitsuenetako bat zen. Bere aita, Las Amarillaseko III. markesa eta 1797 eta 1807 bitartean Nafarroako erregeorde izango zen Jerónimo Girón-Montezuma jeneral eta noblea zen, Rondan jaioa (Málagako probintzia, Andaluzia).[1] Honetaz gain, Aitaren amaren bitartez, Pedro Agustín Moctezuma II.a enperadore aztekaren ondorengo zen.[2]

Ama berriz Isabel de las Casas y Aragorri zen, Lapurdiko Ainhoan jaioa eta Bizkaiko Sopuertako Manuel Antonio de las Casas y de la Cuadra militarraren eta María Concepción Aragorri Olabide ainhoar donostiartuaren alaba.[3] Isabelen osaba Simon Aragorri Espainiako Karlos III.a erregearen Ogasun ministro izan zen[4] eta Luis de las Casas y Aragorri anaia berriz Kubako gobernadore eta Cádizko kapitan jeneral.[5] Azkenik, Isabelen aita Manuel hiltzean, Ama María Concepción berriz ezkondu zen eta handik izandako semeetako bat, Francisco Javier Castaños jeneral ezaguna izango zen, hots, Pedro Agustínen osaba.

Pedro Agustín Donostian jaio zen 1778. urtean, bere aita bertako goarnizioko teniente-koronela baitzen,[6] osaba zahar D. Juan de Aragorrik hazi zuelarik. Honela kontatzen du Girónek berak haurtzaroko pasarte hori bere Recuerdos (1778-1837) liburuan:

"Yo, en tanto, pasé los primeros años de mi vida en San Sebastián, mi patria, criado totalmente al estilo del país y casi sin saber otra lengua que el vascuence".[7]

1783. urtean ordea, D. Juan de Aragorri osaba zaharra hiltzean, Madrilera eraman zuten:

" Fui conducido a Madrid con mi aya, natural de Hendaya, como mi nodriza lo había sido de Zugarramurdi, último lugar de España por la parte de Navarra, criándome así en manos de dos fronterizas (...) Cuando llegué a Madrid no entendía una sola palabra de castellano, y no perdono a mi madre que me dejase olvidar el vascuence, mi lengua nativa, que muy poco me hubiera costado el conservar sabiéndolo muy bien mi madre y toda mi familia materna, pero el deseo de que yo hablase pronto y bien el castellano la llevó a este descuido, si así puede llamarse, que toda mi vida he sentido".[8]

1802an Concepción Ezpeleta Enrilerekin ezkondu zen, zeina 1814-1820 bitartean Nafarroako erregeorde izango zen Jose Ezpeleta jeneral nafarraren alaba zen.[6]

Napoleonen aurkako gerran borrokatu zen, bere osaba Francisco Javier Castaños jeneralaren agindupean. Fernando VII.ak Granadako kapitain nagusi izendatu zuen, 1832. urtean, karlistei aurre egin ziezaien. Gerrako ministro izendatu zuten 1835. urtean, eta, urte bete geroago, Ahumadako duke egin zuen Maria Kristina erreginak.

Bere semeetako batek, Francisco Javier Girónek hain zuzen ere, Guardia Zibila sortu zuen 1844an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://censoarchivos.mcu.es/CensoGuia/productordetail.htm?id=49796
  2. http://www.oldbooksmith.com/register-montezuma.html
  3. http://ortizdepinedo.com/f760.htm#f22756
  4. http://www.euskalnet.net/laviana/gen_bascas/castanos.htm
  5. http://www.euskomedia.org/aunamendi/29562
  6. a b http://www.mcnbiografias.com/app-bio/do/show?key=giron-y-las-casas-pedro-agustin-marques-de-las-amarillas
  7. Pedro Agustín Girón, marqués de las Amarillas, Recuerdos (1778-1837), F. SUÁREZ, A.M. BERASALUCE (ed.), Iruñea, 1978, I, 63. orria. Liburu honetan aipatua: IMIZCOZ BEUNZA, J.: "El patrocinio familiar. Parentela, educación y promoción de las élites vasco-navarras en la monarquía borbónica" (93-130 orriak). In: CHACÓN JIMÉNEZ, F.; HERNÁNDEZ FRANCO, J. (ed.).: Familias, poderosos y oligarquías. Murcia: Universidad de Murcia, 2001. 111. orria. [helbide honetan ikusgarri: http://books.google.es/books?id=gPHYtyQqd-gC&printsec=frontcover&hl=es#v=onepage&q&f=false]
  8. Idem

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro Agustín Girón Aldatu lotura Wikidatan