Pedro Albéniz

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pedro Albéniz

Bizitza
JaiotzaLogroño1795eko apirilaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1855eko apirilaren 12a (59 urte)
Familia
AitaMateo Albeniz
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Friedrich Kalkbrenner (en) Itzuli
Mateo Albeniz
Henri Herz (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, piano-jotzailea, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta organista
Enplegatzailea(k)Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Musika instrumentuaorganoa
pianoa

Musicbrainz: 964d6681-92a2-4d24-be0a-24ac32a6a1ef IMSLP: Category:Albéniz,_Pedro Edit the value on Wikidata

Pedro Albéniz Basanta (Logroñon, 1795eko apirilaren 14anMadril 1855eko apirilaren 12an), musika-konpositorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logroñon jaio zen 1795ean. Aitarekin, Mateo Albeniz musikariarekin, hasi zituen musika-ikasketak. Donostiara joan ziren bizitzera, eta 10 urte zituela hasi zen Pedro Albeniz San Bizente parrokiako organoa jotzen. 1826an Parisera joan zen Herz eta Kalkbrenner-ekin ikastera. 1829an Parisetik itzuli zenean Donostiako Santa Mariako elizan kapera-maisu jardun zen, bere aitak utzitako postuan. 1830ean kontzertuak eskaini zituen Eskudero biolinistarekin eta Madrilen ezagutzera eman zen. Urte berean Maria Kristina erreginak Madrilgo Kontserbatorio sortu berriko piano- eta akonpainamendu-irakasle izendatu zuen.

1834an Errege Kaperako organista izendatu zuten, eta 1837an erregeren pianista titulua lortu zuen. Madrilen hil zen 1855ean, eta plaka batek gogoratzen du hiriko Arenal kaleko 26an, hil zen etxean hain zuzen.[1]

Pianoko eskola modernoaren sortzailea izan zen Espainian. Pianorako idatzitako fantasia eta bariazioez gain, musika erlijiosoa eta obertura bat ere idatzi zituen.[2]

Hainbat lan didaktiko egin zituen, eta transkripzio lanetan ere jardun zen, Juan Ignazio Iztuetak 1826an argitaratu zuen kantu-bilduma transkribatu baitzuen, Jose Ignazio Ansorenak ikertu duen bezala.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «En memoria de Pedro Albéniz - Ayuntamiento de Madrid» www.madrid.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
  2. (Gaztelaniaz) CSMA, Biblioteca. (2013-03-30). «Análisis comparativo del Método de piano de Pedro Albéniz con métodos posteriores» Biblioteca del Conservatorio Superior de Música de Aragón (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).
  3. Ansorena, Jose Ignazio. (1995). «Iztueta eta Albéniz-en musika bilduma» Txistulari aldizkaria 163 (Noiz kontsultatua: 2023-06-15).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]