Edukira joan

Pedro Arbúes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Arbúes

Inquisitor General of Aragon (en) Itzuli

1485eko urtarrila - 1485eko irailaren 17a
Pedro Gaspar Juglar - Tomás de Torquemada
Bizitza
JaiotzaÉpila, 1441 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Aragoiko Erresuma
HeriotzaZaragoza, 1485eko irailaren 17a (egutegi gregorianoa) (43/44 urte)
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Studium Generale Civitatis Caesaraugustane (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakKalonjea, inkisidorea eta apaiza
Santutegia
Irailaren 17a
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaCanons Regular of Saint Augustine (en) Itzuli

Pedro Arbués (Épila, Aragoi, 1441Zaragoza, 1485eko irailaren 17a) presbitero agustindar espainiarra eta Aragoiko Erresumaren inkisidorea izan zen. Katedralean hil egin zuten. Eliza katolikoak martiritzat eta santutzat jotzen du Pedro de Arbúes. Alexandro VII.a aita santuak beatifikatu zuen 1662ko apirilaren 17an, eta Pio IX.ak kanonizatu zuen 1867ko ekainaren 29an.

Aragoiko Erresumak ez zuen ondo ikusten Inkisizioaren lana haien lurraldetan eta protesta ugari eragin zuen.

Épilan jaio zen 1441ean, Antonio de Arbués eta Sancia Ruizen semea. Filosofia ikasi zuen, ziurrenik Huescan, eta 1469an Boloniako San Clemente Ikastetxe Nagusian sartu zen. 1471-1474 urteetan filosofia moraleko katedraduna izan zen Boloniako Unibertsitatean, eta 1473an doktore gradua lortu zuen. 1474an apaiz ordenatu zuten eta handik gutxira Zaragozako San Salvador katedralean kalonje.

1484ko maiatzaren 4an, Tomás de Torquemada inkisidore nagusiak Pedro Arbués izendatu zuen, frai Pedro Gaspar Juglar-arekin batera, Aragoiko Inkisidorea. Teruelen agintariek ukatu egin zieten hirian sartzea, eta haiek magistratuen eta hiribilduko biztanle guztien eskumikuz erantzun zuten. Teruelgo kleroak, orduan, Aita Santuarengana jo zuen eskumikua ezeztatzeko eta, bere aldetik, udalerriak erregeari idatzi zion protesta egiteko. Fernando erregearen erantzuna irmoa izan zen. 1485eko otsailean, Gaztelako tropak Aragoiko erresumaren mugan kokatzea agindu zuen, agintariak inkisidoreei laguntza ematera behartzeko, eta, horrela, Teruelgo erresistentzia amaitu zen.

Inkisidore berriak berehala hasi ziren lanean, eta handik gutxira hainbat fede auto egin zituzten, torturen bidez lortu zituztenak.

1485eko irailaren 17an, Pedro Arbúes Aragoiko inkisidorea hil zuten Zaragozako katedralean. Aragoiko erresuman inkisizioak oposizio nabarmena topatu zuen, batez ere Gaztelako erresumak erakundea sortu eta jendea jazartzen hasi zenetik. Familia aberatsek ez zuten gaizki ikusten heresia zigortzea, baina inkisizioa gaztelarren auzitegi inposatu gisa bizi zuten eta Teruelen, adibidez, matxinadak izan ziren erakunde horren aurka. Arbúesek jende ugari torturatu eta bizirik errearazi zuen, eta azkenean, errezatzen ari zela, zortzi pertsonak lepoan labankatuta hil zen, garaian lurrikara handia eraginez.[1]

Antza, judu-konbertitu talde batek hil zuen, Zaragozako Seon. Kondenatu bakarrak izan ziren, beste bi judu-konbertiturekin batera, induktore gisa. Horien atzean, Rafael Narbonaren arabera, «konspirazio oso bat zegoen, zeinean nolabait nahastuta baitzeuden pertsonaia garrantzitsuak, erresumako eta errege-gorte bereko agintariak: San Juan de la Peña monasterioko abadea, Pedro Jordán de Urriés, Blasco de Alagón eta Lope Ximénez de Urrea nobleak».[2]

Arbueseko krimenak erresuma osoan haserrea piztu zuen eta konbertsoekiko — eta juduekiko — gorrotoa areagotu zuen, errepresio basati eta errukigabea sortuz, batez ere hiltzaileak atxilotu eta konbertituek ordaindu zituztela egiaztatu zenean. Krimenaren egileak, haien konplizeak eta bultzatzaileak 1486ko ekainaren 30etik abenduaren 15era epaitu eta exekutatu zituzten, elkarren segidako fede autoak egin ondoren.

Jerónimo Zurita kronikagilearen arabera bi suizidioez gain, bederatzi zuzenean hil zituzten, hamahiru estatuetan erreta, eta beste lau konplizitateagatik zigortuta. Zigorrak oso basatiak izan ziren.

Krimena gaitzestea trebetasunez erabili zuen Fernando II.a Aragoikoak inkisizioa ezartzearen aurka geratzen zen edozein erresistentzia gainditzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/pedro-arbues-aragoiko-inkisidorea-hil-zuten-zaragozako-katedralean
  2. Narbona, Rafael (2006). «El segle dels Trastàmara». Ernest Belenguer eta Felipe V. Garín, ed. La Corona d’Aragó. Segles XII-XVIII. Valentzia: Generalitat Valenciana. 121.or. ISBN 84-482-4311-0.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]