Pedro Ignazio Barrutia

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Pedro Ignazio Barrutia
Bizitza
JaiotzaAramaio1682ko uztailaren 3a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaArrasate, 1759 (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 347

Pedro Ignazio Barrutia Basagoitia (Aramaio, Araba, 1682ko uztailaren 3a - Arrasate, Gipuzkoa, 1759) euskal idazlea izan zen. Antzerkia landu zuen batez ere.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita, Pedro Alonso de Barrutia y Salinas, Salamancako Sancti Spiritus parrokiako bikarioa izan zen eta ama, Katharina Basagoitia Olabide, Aramaioko baserri txiro batekoa. Gurasoak ez ziren elkarrekin bizi izan. Aita gazte hil eta semeari utzi zion bere ondarea. Ama, ordea, zahartzaroan hil zen, beti izan zen bezain pobrea.[1]

Sortzez Ibarra elizatekoa (Aramaio, Araba) zen, Arrasatetik hurbilekoa, eta bizitzaren aldi eder bat Arrasaten egin zuen, luzaro bertako izkribau izanik[1]. 1712an María Luisa de Humendia y Arragarekin ezkondu eta hainbat seme-alaba izan zituen[2].

Antzerki lan bakarra ezagutzen dugu, 1711 eta 1752 artean idatzia: Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna). Juan Carlos Guerra euskalari arrasatearrak aurkitu eta Azkuek argitaratu zuen Euskalzale aldizkarian lehenengoz (1897)[2]. Kritikak obra urtetan zokoraturik eduki ondoren, XX. mendean Gabriel Aresti poeta ohartu zen lehen aldiz obraren balioaz.

Gabonetako Ikuskizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabonetako Ikuskizuna / Acto para la Nochebuena (1983, Arabako Foru Aldundia) izeneko obra gaztelaniazko antzerki barrokoaren hurbilekotzat jotzen da. Obra horietan inspiratua dela uste dute adituek. Denbora-, leku- eta ekintza- unitateak oso era berezian erabiltzen ditu: garaiko arau zurrunei men egin gabe, nahasian. Ekintza, esaterako, Judeako Betleemen eta Arrasaten gertatzen da, fantasiaren irudi arinek bakarrik egin ahal dituzten bidaiez baliaturik. Pertsonaiak, oraintxe dira arrasatear ezagunak; oraintxe aingeruak edo Ama Birjina edo San Josef, eta abar.

Baina hain zuzen ere kritikoen ustez, bikoiztasun-joko horiexek dira obrari originaltasun bete-betekoa ez, baina neurri on batean, berezitasun eta tamaina bateko kalitatea ematen diotenak[3]. Bikoiztasun horien azpian, autoreak bi helburu izan dituela uste du Jon Kortazar aztertzaileak:

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obraren gaia honako hauxe da: Grazioso pertsonaiarengan nola gertatzen den kristau-salbazioa. Obraren egitura berriz, ekitaldi bakarrekoa da. Hala ere, ekitaldi bakar honetan hiru zate bereiz daitezke:

  • Lehenean, planteamendua adierazten da.
  • Bigarrenean, bekatuaz eta bekatariez gogoeta egiten da.
  • Hirugarrenean, bekatariaren konbertitzea erakusten da.

Jakin beharrekoa da, azkenik, obra bizkaieraz idatzita dagoela, Arrasateko euskaran, hain zuzen. Obran zehar, bertso-neurri bat baino gehiago erabili ditu autoreak.

Beste lan batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrargitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gabonetako ikuskizuna hainbatetan berrargitaratu da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Barrutia Basagoitia, Pedro Ignacio de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  2. a b «Barrutia Basagoitia, Pedro Ignacio de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  3. «literaturaren zubitegia - Aurkibide alfabetikoa» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]