Pedro Irizar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pedro Irizar
Bizitza
Jaiotza Azkoitia1910eko abuztuaren  11
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril2004 (93/94 urte)
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria
Kidetza Eusko Ikaskuntza
Euskaltzaindia

Pedro Irizar Barnoya (Azkoitia, Gipuzkoa, 1910eko abuztuaren 11 - Madril, Espainia, 2004) euskal hizkuntzalaria eta gaztelaniazko idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen 1947az geroztik, eta ohorezko euskaltzain 1987az geroztik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen eman zuen bizitza, eta urteetan aurrera joanda ere, ez zion utzi hizkuntzalaritzari. Alor horretan, euskal aditza izan zuen aztergai nagusi hirurogei urtez, horren inguruko hainbat lan kaleratuz. Lehenik, gipuzkerazko aditz-formak bildu zituen, eta bi liburutan kaleratu. Beste horrenbeste egin zuen, ondoren, bizkaierakoekin (bi liburu), hegoaldeko goi-nafarrerakoekin eta erronkarierakoekin (liburu bana), lapurterakoekin (bi liburu), mendebaldeko behe-nafarrerakoekin (liburu bat) eta ekialdeko behe-nafarrerakoekin (hiru liburu) eta zubererakoekin (liburu bat).

2000. urtean omenaldia eskaini zion bere jaioterriko udalak, euskararen alde eginiko lana eskertzeko asmoz. 2008an, Euskaltzaindiak, haren lan guztiak bilduta, Morfologia del verbo auxiliar vasco argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jauregizar Ormaetxea, Amaia: "Pedro de Yrizar eta EHHA", Egan, 2011-1/2, 111-123