Pedro Maria Mugika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Maria Mugika
Bizitza
JaiotzaIdiazabal, 1942 (81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria

Pedro Maria Mugika Iparragirre (Idiazabal, Gipuzkoa, 1942) historialaria eta idazlea da.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak Idiazabalen egin ondoren, Kimika ikasi zuen. Dena den, historia eta artearekiko zaletasuna izan du betidanik[1].

Idiazabalgo parrokoa zen Joakin Tolosaren ondoan hasi zen historialari lanetan, herriko artxiboa eta artelanak berreskuratzen. Familiatik ere izan du zaletasun honekiko eragina, izan ere bere osabetako bat Marcelino Guil artista katailunarra zen, Picassoren ikasle izandakoa, eta Gaudirentzako ere lan egindakoa[2].

Egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako ondare historiko eta artistikoaren zaintzarako Ibero taldeko kide izan da.

Euskal Herriko artxiboetan ikerketa lanak egin ditu.

Ignacio Iparragirre jesuitaren kolaboratzaile izan zen "Idiazabal: Visión histórica"[3] liburua osatzerakoan. Serafin de la Hoz autorearekin ere lan egin zuen "Fray Sebastian Elorza, servidor de los pobres" liburua osatzeko[4].

Liburuez gain, prentsan hainbat artikulu ere argitaratu ditu.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuxkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Idiazabal 1615 - 1990. Idiazabalgo udala. 1990.

Artikuloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aldaize aldizkaria 73. Illati euskara elkartea, 14-15 or..
  2. a b Múgica Iparraguirre, Pedro María.. ([1994]). Los ocho santos de Idiazábal. Fundación Social y Cultural Kutxa ISBN 84-7173-240-8. PMC 431162445. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  3. Iparraguirre, Ignacio. (1971). Idiazabal: visión histórica. Auñamendi Argitaldaria.
  4. Hoz Veros, J. Serafín de la, 1940-. (1990). Hno. Sebastian Elorza Arizmendi, Agustino : servidor de los pobres. Religion y Cultura ISBN 84-85364-13-9. PMC 44161031. (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  5. (Gaztelaniaz) Múgica Iparraguirre, Pedro M.. (1992). «Antepasados de San Ignacio de Loyola /» www.kmliburutegia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).