Pedro Nafarra
Pedro Nafarra | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Garde, 1460 |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Castel Nuovo eta Napoli, 1528ko abuztuaren 28a (67/68 urte) |
Heriotza modua | gizahilketa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | condottieroa, gudaria, pirata eta ingeniaria |
Lantokia(k) | Aljer |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ingeniaritza militar |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak |
Cognaceko Ligaren Gerra Italian War of 1499–1504 ![]() Conquest of the Peñón de Vélez de la Gomera ![]() Cambraiko Ligaren Gerra Lau Urteko Gerra |
Pedro Nafarra, jaiotza-izenez Pedro Bereterra (Garde, Erronkari, Nafarroa, c. 1460 - Castel Nuovo, Napoli, Italia, 1528) nafar militarra izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gazterik jo zuen Italia aldera, eta Pedro Roncal izenez jarri zen Joan Aragoiko kardinalaren zerbitzari, 1485 arte. 1487tik aurrean itsaslapurretari jardun zuen Mediterraneo itsasoan, eta ontzi portugaldar baten aurkako erasoan zauritu zuten. 1500. urtean, turkiarren aurkako borroketan sartu zen Pedro Navarro izenez, eta 1503an Napoli hiria kendu zien frantsesei. Olivetoko konde egin zuten ondoren.
1507an Errando II.a Aragoikoari lagundu zion Gaztelako aitoren semeen aurka, eta 1510ean Tripoli eta Tunisia (Ipar Afrika) konkistatu zituen. 1512an, frantsesek preso hartu zuten Ravennan, eta preso hartu zuenak, Albreteko zaldunak, hogei mila ezkutuko saria eskatu zuen bahituaren askatasunaren alde. Espainiako koroak kasurik egin ez, eta hiru urtez eduki zuten preso frantsesek, Frantzisko I.a erregeak aske utzi eta bere armadako jeneral egin zuen arte. Pedro Nafarra espainiarren aurka borrokatu zen ordudanik.
Genovan preso hartu zuten 1523an, eta 1526an utzi zuten libre. 1528an Napoli hiria setiatu zuen frantses armadak, jeneral nafarra buru, baina etsi behar izan zuten hilabete batzuen ondoren. Preso hartu zuten, eta Castel Nuovoko gazteluan hil zen handik gutxira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.