Pedro Nicolás de Chopitea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Nicolás de Chopitea
Alkate

1815 -
Maestre de campo (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaMendexa1766ko abuztuaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1937ko urtarrilaren 16a (170 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jarduerakesklabo-trafikatzailea eta ontzi-jabea

Pedro Nicolás de Chopitea Aurrecoechea (Mendexa, 1766ko abuztuaren 11Txile, 1837ko urtarrilaren 16a) ontzien jabea, merkataria eta beltz-tratularia, Hego Pazifikoko inportazio eta esportazio zirkuituak kontrolatu zituen urteetan eta horregatik XIX. mendean Txilen bizi ziren euskaldunen artean aberatsena litzateke eta 1810ean Txileko gizonik aberatsena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan de Chopitea eta Josefa de Aurricochearen semea. Ustez Txileko Erreinura heldu zen 1789an, bere iloba batekin, Manuel Antonio Talavera. Cadizeko portuko merkatari espainiarren agente kontsignatario gisa agertu zen 1791n, ondoren Txileko merkatari kreol garrantzitsu baten, Nicolas de la Cruz y Bahamonde, Mauleko kondearen, garraio-agente gisa transakzioak garatzeko. Ordurako, XIX. mendearen lehen hamarkadan, nahikoa kapital metatua zuen erdiko haranean hiru etxalde erosteko, bai eta Norte Chico inguruan meatze-enpresariak gaitzeko ere.[1]

1800eko apirilaren 20an ezkondu zen Isabel de Villotarekin eta hamasei seme alaba izan zituzten, horietatik hamabik Santiagon jaio ziren eta azken lauak Bartzelonan: Manuel, Eduardo, Saturnino, María Jesús, Josefa, Carmen, José Gregorio, Alejandro, Tránsito, Mercedes, Concepción, Dorotea, Juan Antonio, Pedro, Marcelina eta Isabel.

Chopiteak hainbat bazkide izan zituen Txilen, haien artean Francisco Javier de Izcue, Celedonio Villota eta Pedro Nicolas de Leniz. Izcuerekin batera Resolución izeneko fragata bat izan zuten eta berau baliatzen zuten esklabu egindako pertsonak Perura garraiatzeko.

Chopiteak ontziak baliatzen zituen Perutik Txile eta Argentinara produktuak eramateko eta Buenos Airesetik Valparaiso eta Limara esklabuak garraiatzeko. Esklabuen merkataritza bere diru iturri bakarra ez bazen ere, bitartekari moduan aritzen zen askotan. Adibidez 1803 eta 1804 urtea artean Txilen hainbat esklabu jaso behar zituelaren gutunak badira.[2][3] Garai horretan ere, gariaren prezioak igotzeko saiakeran aritzeagatik akusatu zuten beste merkatari batzuekin batera, monopolioa baliatuta.[1]

1811ko azaroaren 15ean errege espainolen aldeko manifestaldi bat egin zen Santiagoko armen plazan, hurrengo egunean parte hartu zuten kideak atxilotu zituzten, Chopitea barne. Hala ere maestre de campo izaten jarraitu zuen eta 1815ean Santiagoko alkate izendatu zuten ere. Villota hiltzean Limara abiatu zen bien artean zuten enpresa baten likidazioa egitera, han zegoela Chacabucoko garaipena eman zen eta Txilera ezin itzuli ibili zen. 1818an Mariano Osoriorekin batera Txilera bueltatzeko saiakera egin zuen. Maipúko guduaren garaipenaren berri izan zuenean Perura bueltatzen saiatu zen, baina arrapatu zuten eta Valparaisora eraman zuten, ondoren hiriburura non San Pabloko kuartelan atxilotu zuten.[4]

Chopitea Espainiako monarkiaren aldekoa zenez, Txileko Independentzia Gerraren testuinguruan bere ondasunak konfiskatu zituzten. Inperialista izateagatik espetxeratu zuten, baina presozaindari bati 30.000$ ordaindu eta hilkutxa batean atera zuten, ustez hilik zegoela. 1819an bere familiarekin batera Espainiara bueltatu zen halabeharrez eta Bartzelonan hartu zuen egoitza. 1831an Txilera bueltatu zen ondasunak itzuliko zizkiotelakoan baina berrerreskuratu ezinik bueltatu zen Bartzelonara.[5] Ondoren, Bartzelonan eragin handia izan zuen,[6] bai berak eta bai bere alabak, Dorotea de Chopitea.

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Capitán del Batallón de Voluntarios Distinguidos de la Concordia Chilena.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Betancourt Castillo, Francisco. (2018-12). «Negocios privados apoyados por la autoridad. La competencia comercial Callao-Valparaíso: una acusación en 1804» Historia (Santiago) 51 (2): 339–364.  doi:10.4067/S0717-71942018000200339. ISSN 0717-7194. (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  2. (Gaztelaniaz) News Mundo, BBC. (2019-05-31). «Cómo descubrí que dos de mis antepasados traficaron con esclavos en Chile y El Caribe» El Comercio ISSN 1605-3052. (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  3. (Gaztelaniaz) www.latribunadelpaisvasco.com. (2019-06-02). «Un periodista de la BBC investiga el pasado de uno de sus ancestros vascos y descubre que se dedicó al tráfico de esclavos en Chile» La Tribuna del País Vasco | El gran periódico digital del País Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  4. (Gaztelaniaz) Cárdenas G., Mario. Comerciantes Españoles Durante la Independencia. .
  5. (Gaztelaniaz) Gaete, Marcial Sánchez. (2009). Historia de la Iglesia en Chile. Tomo III: Tomo III. Los nuevos caminos: la iglesia y el estado. Editorial Universitaria de Chile ISBN 978-956-11-2350-2. (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).
  6. «Iragan ilunak auzitan jarri du gaurko aberastasuna» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-05-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]