Pedro Sánchez Pérez-Castejón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pedro Sánchez Pérez-Castejón
Pedro Sánchez Pérez-Castejón - 2018 - (Oficial) 3.4 (cropped).jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Gobernuko presidente

2018-06-02 -
Mariano Rajoy
PSOEko idazkari nagusia

2017-06-18 -
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016-07-18 - 2016-10-29 - Carlota Merchán
Barrutia: Madril
Hautaketa: 2016ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016-01-12 - 2016-07-19
Barrutia: Madril
Hautaketa: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak
PSOEko idazkari nagusia

2014-07-26 - 2016-10-01
Alfredo Pérez Rubalcaba
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2013-01-15 - 2016-01-13
Cristina Narbona
Barrutia: Madril
Hautaketa: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2009-09-15 - 2011-09-27
Pedro Solbes
Barrutia: Madril
Hautaketa: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Madrilgo zinegotzia

2004-05-31 - 2009-09-15
Elena Arnedo Soriano Itzuli
Hautaketa: Madrid City Council election, 2007 Itzuli
Bizitza
Jaiotza Madril1972ko otsailaren  29a (46 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Moncloako jauregia
Familia
Ezkontidea(k) María Begoña Gómez Fernández  (2006 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Real Centro Universitario Escorial-Maria Christina Itzuli Q44130817 Itzuli
University Camilo José Cela Itzuli Q50348641 Itzuli
Bruselako Unibertsitate Askea Master in Economic Policy Itzuli
IESE Business School Itzuli Executive Master in Public Administration Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
IMDb nm6793344
sanchezcastejon.es/
Firma de Pedro Sánchez.svg

Pedro Sánchez Pérez-Castejón (Madril, 1972ko otsailaren 29a), Pedro Sánchez bezala ezagunagoa, ekonomialari eta politiko espainiarra da, 2018ko ekainaren 1etik aurrera Espainiako Gobernuko presidente[1], Mariano Rajoy zentsura-mozio batekin kaleratu eta gero[2]. PSOEko Idazkari Nagusi izan zen 2014ko uztailaren 13tik 2016ko urriaren 1era arte, dimititu zuenean. 2017ko maiatzaren 21ean ospatu ziren primariatan berriro ere hautatu zuten Idazkari Nagusi.

Ibilde akademiko eta politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) eta Ekonomia eta Enpresan doktorea (Camilo José Cela Unibertsitatea). Baditu eginak masterrak Ekonomia Politikoan eta Jendaurreko Lidergoan. Badaki ingelesez eta frantsesez. NBEko Nazioarteko Harremanetarako Departamenduan eta kabinetean aritutakoa, Bosnia berreraikitzeko prozesuan. PSOEn, Trinidad Jiménezen taldean egin zuen lan 2003an, eta José Blancorenean ere aritutakoa da. Solbes eta Narbona Ekonomia ministro gisa ordezkatzekotan egon izan da, baina atarian gelditu da beti. Ezkondua dago, eta bi alaba ditu. CB Estudiantes taldeko saskibaloi jokalaria izan zen 21 urterekin, eta talde horren zale amorratua da. Madrilgo Tetuán auzoan jaio eta hazitakoa da, eta Chuecan bizi da egun[3].

2014ko PSOEren primarioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Sanchez izan zen PSOEko idazkari nagusi berria. Hala erabaki zuten alderdiko militanteek bozketa bidez. Parte-hartzea %66koa izan zen eta Sanchezek botoen ia erdia lortu zuen, Eduardo Madina eta Antonio Pérez Tapias gailenduz. Sanchez garaile atera zen EAEn bozken %50,19arekin. Madina bilbotarrak %34,60 lortu zuen eta Pérez Tapiasek %15,21. Nafarroan, aldiz, Eduardo Madinak irabazi zuen, bozken %49,14arekin. Sanchezek %39,59 eta Pérez Tapiasek %11,27 lortu zuten[4].

2016an kargugabetu egin zuten, Rajoyren bigarren inbestidura ez ahalbidetzeagatik. Ezezkoari eutsi zion, eta diputatu akta utzi zuen. 2018an, duela hogei hilabete utzi zuen eserlekura itzuli zen, Rajoy boteretik kentzeko.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]