Pedro Sanjuan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Sanjuan
Bizitza
JaiotzaDonostia1886ko azaroaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaWashington1976ko urriaren 18a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Joaquín Turina
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea eta musikologoa

Musicbrainz: 9856da8f-a4f5-49a9-b2b3-e1e18737f84a Allmusic: mn0002184334 Edit the value on Wikidata

Pedro Sanjuan Nortes (Donostia, 1886ko azaroaren 15aWashington Hiria, 1976ko urriaren 18a) gipuzkoar musikagile, musika irakasle eta orkestra zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen Pérez Casas eta Turinaren ikasle izan zen. Ikasketak Parisen amaitu zituen, Vincent d'Indyren Schola Cantorumen. Madrilera itzuli eta bertako Orkestra Sinfonikoa eta Filarmonikoa zuzendu zituen. Urte haietan, Espainiako folklorea eta musika tradizionala modu berritzailean landu zituen. Castilla sinfonia da garai hartako lanik aipagarriena[1].

1923an Kubara joan zen eta ondoko urteetan bolada luzeak igaro zituen bertan. 1924an Habanako Orkestra Filarmonikoa sortu eta 1932 arte zuzendu zuen [2]. Uharteko musikak, bai kolonialak bai afroamerikarrak, eragin handia izan zuen bere lanetan. Honen adibidea Liturgia negra sinfonia da, 1934an Espainiako Musika Sari Nazionala irabazi zuena[1].

Errepublikaren aldekoa zenez, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren ez zen Espainiara itzuli. Kaliforniara joan zen bizitzera eta orkestrak zuzentzen eta unibertsitatean klaseak ematen aritu zen, 1976an hil zen arte[1].

Musika lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkestrarako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Afrodita, poema sinfonikoa
  • Boceto sinfónico
  • Changó
  • El Dragón de Fuego
  • Liturgia negra
  • Paisajes y Lugares
  • Poema pastoral
  • Rondó fantástico
  • Sones de Castilla, ganbera orkestrarako
  • Sulelka

Banda sinfonikorako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Canto Yoruba (1942)
  • Antillean Poem (1958)

Ahots musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baile de pandero
  • Campesina, ahots eta orkestrarako
  • Castilla, ahots eta orkestrarako
  • Ronda o Canto de trilla

Pianorako musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Torre de los Lujanes (1929)

Kitarrarako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Ane URRUTIKOETXEA: Itsasoz bestaldeko musikaria Berria.info
  2. Pedro Sanjuán EcuRed.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]