Pedro Tamen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro Tamen
Bizitza
JaiotzaLisboa1934ko abenduaren 1a
Herrialdea Portugal
HeriotzaSetúbal2021eko uztailaren 29a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
portugesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, itzultzailea, kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak

Pedro Mário Alles Tamen (Lisboa, 1934ko abenduaren 1a-Setúbal, 2021eko uztailaren 29a) portugaldar idazle eta literatura itzultzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Tamen Lisboako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. 1958tik 1975era Moraes argitaletxea zuzendu zuen eta Gulbenkian Fundazioa 1975tik 2000ra administratu zuen. 1987tik 1990 arte Portugalgo PEN Klubaren Presidentea izan zen. Poesia idatzi zuen batez ere. Garrantzi handia izan dute, bestetik, nazioarteko idazleen itzulpenak, besteak beste, Gabriel García Márquez, Proust eta Gustave Flaubert. Halaber, aldizkari desberdinetan kolaboratu zuen, tartean, Anteu. Cadernos de Cultura; azken honen zuzendaria izan zen.[1] Literatura munduko sari asko jaso zituen.[2] 1959an Maria Isabel Bénard da Costarekin ezkondu zen. 1973an dibortziatuta, 1975ean Maria da Graça Livério Seabra Gomesekin ezkondu zen. Setúbalen ospitalizatuta, 86 urte zituelarik, 2021ean, hil egin zen.[3]

Obra ezagunena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan ezagunena Um Teatro às Escuras (2011) poesia liburua da.

  • Poema para Todos os Dias (1956, poemak)
  • O Sangue, a Água e o Vinho (1958, poemak)
  • Escrito de Memória (1973, poemak)
  • Os Quarenta e Dois Sonetos (1973, poemas)
  • Horácio e Coriáceo (1981)
  • Principio de Sol (1982, poemak)
  • Guião de Caronte (1997)
  • Retábulo das Matérias (1956-2001 arteko poesiaren bilketa, 2001)
  • Analogia e Dedos (2006, poemak)
  • O Livro do Sapateiro (2010, poemak)
  • Um Teatro às Escuras (2011)
  • Rua de Nenhures (2013, poemak)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]