Pedro de Ribera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Toledoko zubia (Madril), Pedro de Riberaren maisulana.

Pedro de Ribera (Madril, 1683ko abuztuaren 4a - Madril, 1742) espainiar arkitekto, dekoratzaile eta marrazkilaria izan zen. Churrigueresco molde barrokoaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen Madrilen; dekorazio-osagarri ugari erabili zituen, eraikinen egitura ia guztiz hausteraino

Bere obra nagusiak ondoko hauek izan ziren: Virgen del Puertoko ermita (1718), Montserrateko beneditarren elizako kaperak (1720), Olivares konde-dukearen jauregia (1720), Madrilgo San Fernando Ospitalea (1726), iturri ugari (Madrilgo Retiroko parkean gaur egun) eta Madrilgo Toledoko zubia (1719-1734). (Luis XIV.a Frantziakoaren (1716) eta Luis I.a Espainiakoaren (1726) katafalkoak ere egin zituen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Victoria SOTO CABA: La configuración de un modelo. Los catafalcos madrileños durante el reinado de Felipe V Espacio, Tiempo y Forma, Serie Vil, Hf del Arte, t. 2, 1989, págs. 169-195. Portal.uned.es
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro de Ribera Aldatu lotura Wikidatan