Edukira joan

Pedro eta otsoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pedro eta otsoa
Jatorria
Sortzailea(k)Sergei Prokofiev
Argitaratze-data1936
Ezaugarriak
Bestelako lanak
MusikagileaSergei Prokofiev

IMSLP: Peter_and_the_Wolf,_Op.67_(Prokofiev,_Sergey) Allmusic: mc0002369043 Edit the value on Wikidata

Pedro eta otsoa[1], Peru eta otsoa[2] edo Peio eta otsoa[3] (errusieraz: Петя и волк) haurrentzako ipuin sinfonikoa da, Sergei Prokofievek idatzitakoa 1936ko udaberrian, Natalia Satzek ekimenez bere Haur Antzoki Zentralean eszenaratzeagatik. Irakurleak (testua konpositoreak berak idatzi zuen) eta orkestrak interpretatzen dute ipuina.

1935ean, Natalia Satzek eta Moskuko Haur Antzerki Zentralak haurrentzako musika sinfonia berria enkargatu zioten Sergei Prokofievi[4]. Gonbidapenarekin txundituta, Prokofievek lau egunetan osatu zuen Pedro eta Otsoa[5]. Estreinaldia 1936ko maiatzaren 2an izan zen[6].

Pertsonaia Musika-tresna Tonalitatea
Pedro biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua Do maiorra
Txoria txirula Sol maiorra
Ahatea oboea Mi bemol maiorra, La bemol maiorra
Katua klarinetea Sol maiorra
Aitona fagota Si minorra
Otsoa tronpa Sol minorra
Ehiztariak tinbala, dunbala, haize instrumentuak

Pedro aitonarekin bizi da basoko argigune batean dagoen etxean. Egun batean Pedro etxetik irten zen, lorategiko atea zabalik utzita, eta txoriarekin lagun egiten zen. Ahateak atea irekita zegoela ikusi zuen eta urmaelera igeri egitera joatea erabaki zuen. Txoriarekin eztabaidatzen hasi zen, bietatik zein benetako hegazti kontsideratu behar zen: hegan egiten ez duen baina igeri egiten duen ahatea, edo igerian ezin duen txoria. Katua haiei begira zegoen, haietako bat harrapatzeko prest, baina txoriak, Pedrok ohartarazi duenez, zuhaitzean gora egin zuen hegan eta ahatea urmaelera joan zen.

Pedroren aitona etxetik atera zen. Bilobari marmarka hasi zitzaion, ohartaraziz otso gris handi bat basoan zebilela eta, Pedrok otsoen beldurrik ez zuela esan zion arren, etxera eraman zuen. Laster, otsoa benetan agertu zen. Katuak zuhaitzera igo zen, eta ahateak urmaeletik salto egin zuen, baina otsoak harrapatu eta irentsi egin zuen.

Soka baten laguntzaz, Pedro hesiaren gainetik igo eta zuhaitz altu baten gainean amaitu zuen. Txoriari otsoa despistatzeko eskatu zion, eta harrapatzen saiatu zenean, otsoa buztanetik harrapatu zuen lazoarekin.

Aspalditik otsoa harrapatzen saiatzen ari ziren ehiztariak atera ziren basotik. Pedrok otsoa lotzen eta zoologikora eramaten lagundu zien. Pertsonaia guztiek parte hartzen duten prozesio batekin amaitzen da ipuina. aurrean Pedro dago, haren atzetik ehiztariak eta otsoa, ​​txoria haien gainean, eta atzean dabiltza aitona eta katua. Ahatea otsoaren sabelean dago eta piru-piru egiten du.

Lanaren egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Walt Disneyk lan honen bertsio animatua ekoitzi zuen 1946an. Sterling Holloway irakurlea zen. Bertsio honek hainbat aldaketa ditu jatorrizkoarekin alderatuta:

  • animaliek izenak dituzte: txoriak Saxa du izena, ahateak Sonia eta katuak Ivan;
  • hasieran Pedrok eta bere lagunek badakite otso bat dagoela inguruan eta harrapatzeko prestatzen ari dira;
  • ehiztariek ere izenak dituzte: Mixa, Iaxa eta Vladimir;
  • Pedrok otsoa harrapatzeaz amesten du, eta lorategitik ateratzen da egurrezko jostailuzko pistola batekin otsoa ehizatzeko;
  • jatorrizkoaren amaiera guztiz aldatu da: irakurleak otsoak ez zuela ahatea jan esaten du.

Soiuzmultfilm

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soiuzmultfilm sobietar estudioak lanaren bertsio bat ekoiztu zuen 1958an, animaziozko film laburraren formatuan. Bertsio honek ere hainbat aldaketa ditu:

  • hasieran txoriak otsoa basoan ikusten du eta Pedroren aitonari ohartarazten dio; aitona ehiztarien bila joaten da eta Pedrori patioan geratzeko esaten dio;
  • katua, txoria eta ahatea harrapatu ezean, basora joango da otsoari laguntza eskatzera;
  • otsoak ahatearen atzetik dabilenean, Pedrok ahatea salbatu du harrapatuz eta etxera sartuz, katua otsoarekin kanpoan utziz;
  • otsoak katua jaten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Baluarte Txiki zikloak 'Pedro eta otsoa' ipuin musikala otsailaren 13an aurkeztuko du» Baluarte.
  2. «Ipuin klasikoa: “Peru eta otsoa”» Belaunaldi berrien aukera. La era del euskera.
  3. (Gaztelaniaz) «Durango: 500 escolares en los didácticos de la Escuela de Música y Conservatorio» Klassikbidea.
  4. (Ingelesez) Friday, Gavin. Peter & The Wolf. The Irish Hospice Foundation.
  5. (Ingelesez) Serotsky, Paul. Prokofiev (1891-1953) - Peter and the Wolf. MusicWeb International.
  6. (Ingelesez) Prokofiev, Sergei. (2000). Autobiography, Articles, Reminiscences. The Minerva Group, 89 or. ISBN 0-89875-149-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]