Peerajärvi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peerajärvi aintzira
Peerajärvi (fi) / Bearajávri (se)
Geografia
Hustubidea Könkämäeno ibaia

Bearajávri edo Peerajärvi aintzira Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira bat da, Suediako Kiruna udalerritik pare bat km-ra dagoena. Käsivarsi Eremu Basatiaren mugan dago, Lappi osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatiaren mugan, hain zuzen; aliota txikiak, antzara nanoak, belatz handiak, elur-hontzak, eskandinaviako lagopodoak, ipar-belatzak, ipar-kaskabeltzak, laponiako kaskabeltzak, marikoi isats-luzeak, negu txontak eta papourdinak dira, esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago ere; hala nola, azeri zuri eta gorriak, elur-oreinak, erbinude zuriak, eskandinaviako lagopodo eta lursaguak, ipar-katamotzak, jatunak, mendi lemingak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].

Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.

Ailakkajärvi aintzira iparraldean eta Kivijärvi hegoaldean Peerajärvi aintziraren bizilagun nagusiak dira. Inguruko muinoen gailurretatik, bereziki Peeravaara muinotik, erortzen den urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, urek, lur azpiko pasabideetatik Könkämäeno ibaira isurtzea lortzen dute, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da aintzira.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]