Edukira joan

Peio Etxeberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peio Etxeberria
Izen osoa: Peio Etxeberria Vittorini
Jaiotza data: 1998ko urriaren 16a (27 urte)
Jaioterria: Zenotz, Ultzama (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,80 m
Pisua: 78 kg
Debutatze data: 2017ko azaroaren 3a
Debutatze pilotalekua: Larraintzarko pilotalekua (Ultzama)

Peio Etxeberria Vittorini, pilota arloan Peio Etxeberria deituraz ezaguna (Zenotz, Nafarroa Garaia, 1998ko urriaren 16a), esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelaria aritzen da, Aspe enpresarekin. Estreinako partida 2017eko azaroaren 3an jokatu zuen, Larraintzarko pilotalekuan.[1][2]

Orain arte, Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian izan ditu emaitzarik onenak: 2023an eta 2024an bi urtez jarraian txapeldunorde izan eta gero, 2025eko txapela bereganatu zuen. Gainera, 2024an, Binakako Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Jose Javier Zabaleta atzelaria lagun.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, debutatu zuenetik lau hilabetera, profesionaletako bere lehen final handia jokatu zuen, Bigarren Mailako Binakako Txapelketakoa. Txapeldunorde bukatu zuen, Jon Jaunarena atzelaria lagun, Asier Agirre eta Diego Iturriaga aurkariekin 22-21 galduta.[3]

2021ean, Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketa irabazi zuen, finalean Julen Egiguren 22-7 mendean hartuta.[4]

2024an, Binakako Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Jose Javier Zabaleta atzelaria lagun, finalean Altuna III.a eta Martija 22-20 garaituta.[5]

Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusian, 2023an eta 2024an bi urtez jarraian txapeldunorde izan eta gero, 2025eko txapela bereganatu zuen, finalean Javier Zabala 22-11 menderatuta.[6]

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tanteoa Pilotalekua
2024 Peio Etxeberria-Zabaleta Altuna III.a - Martija 22-20 Nafarroa Arena

Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tanteoa Pilotalekua
2023 Altuna III Peio Etxeberria 22-09 Bizkaia frontoia
2024 Unai Laso Peio Etxeberria 22-19 Bizkaia frontoia
2025 Peio Etxeberria Javier Zabala 22-11 Bizkaia frontoia

Bigarren Mailako Buruz Buruko Txapelketako finala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tanteoa Pilotalekua
2021 Peio Etxeberria Egiguren V.a 22-7 Labrit

Bigarren Mailako Binakako Txapelketako finala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tanteoa Pilotalekua
2018 Agirre - Iturriaga Peio Etxeberria - Jaunarena 22-21 Labrit
  • 2017:
    • Muebles Polque torneoko txapelduna.
    • Migel Soroa torneoko txapelduna.
    • Master Kaiola torneoko txapelduna.
    • Federazioak antolatutako 22 urtez azpikoen buruz buruko txapelketako txapelduna.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Peio Etxeberria» Aspe (kontsulta data: 2017-11-09).
  2. (Gaztelaniaz) «La fe de Peio Etxeberria» Deia 2017-11-08 (kontsulta data: 2017-11-09).
  3. (Gaztelaniaz) Victoria de Lecea, Jokin. (2018-04-01). «El camino del esfuerzo» Deia (kontsulta data: 2018-04-07).
  4. «Peio Etxeberriak bereganatu du Promozioko txapela (22-7)» EITB 2021-06-05 (kontsulta data: 2025-11-21).
  5. Eskudero, Jon. (2024-03-31). «Peio Etxeberria eta Zabaleta txapeldun» Berria (kontsulta data: 2025-11-21).
  6. «Peio Etxeberriak Lau t’erdiko Txapelketa irabazi du, finalean Zabala aise menderatuta (22-11)» EITB 2025-11-16 (kontsulta data: 2025-11-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]