Pekingo Abiadura Patinajeko Obalo Nazionala
Pekingo Abiadura Patinajeko Obalo Nazionala | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
National capital | Pekin |
Barruti | Chaoyang barrutia |
Jiedao | Aoyuncun Subdistrict |
Koordenatuak | 40°00′58″N 116°22′16″E / 40.0161°N 116.3712°E |
Historia eta erabilera | |
2022ko Neguko Olinpiar Jokoak | |
Abiadura Patinajeko Obalo Nazionala (txinera tradizionalez: 国家速滑馆) Pekinen dagoen izotz-gaineko abiadura-patinajea egiteko instalazio bat da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetarako hirian eraikitako gune bakarra izan zen, abiadura-patinajeko probak bertan egiteko. Lehenago, leku berean, belar-hockey eta arkularitza instalazioak zeuden.
12.000 ikusle jasotzeko aukera izango du, horietatik 6.800 plaza finkoekin eta beste 5.200 mugikorrekin. Jokoen ostean abiadura-patinajea praktikatzeko zein izotz-hockey partidak egiteko erabiltzea aurreikusi zen.
Eraikina Populous enpresak egin zuen, Pekingo Arkitektura Diseinu Institutuarekin batera. 2017an hasi ziren eraikitzen eta 2019an amaitu. Lehen proba 2021eko urriaren 8an egin zen. 12.000 metro koadroko eremua du, horrelako handiena Asia osoan.