Pekingo metroaren luzapenaren kronologia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Metroak 2015. urtean izango duen itxura.

Beijingo metroa 1969ko urriaren 1ean zabaldu zen, eta ordutik etengabe handitu da, linea berrien eraikuntzarekin. 2009ko irailaren 30ean 228 kilometro luze zen metro sarea, eta 2015. urtearen amaieran, aurrikusitako tarte guztiak zabaltzean, munduko metrorik luzeenatakoa izango da, Shanghaiko metroak bakarrik gaindituta.

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. linea: Urriaren 1ean, Beijingzhan tren geltokiaren eta Pingguoyuanen arteko tartea zabaldu zen, 23,6 kilometro eta 17 geltoki zituen lurpeko lehen linea.

1984[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. linea: Irailaren 20an, Beijingzhan eta Fuxingmen bitarteko tartea zabaldu zen, 16,1 kilometro eta 12 geltoki, guztiak lurpekoak.

1987[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. linea: Abenduaren 28an, Fuxingmen eta Pingguoyan arteko tartea zabaldu zen.

1992[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. linea: Abenduaren 12an, Fuxingmen eta Xidan arteko 1,5 tartea zabaldu zen.

2000[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. linea: Ekainaren 24an, Xidan eta Sihuidong arteko tartea zabaldu zen.

2002[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2. linea: Linea biribila zabaldu zen Fuxingmen eta Jianguomenen lehen lineara aldatzeko beharrarekin.
  • 3. linea: Irailaren 28an, hirugarren linea inauguratu zen Xizhimen eta Huoying arteko tartea zabalduz.

2003[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 3. linea: Urtarrilaren 28an, hirugarren linearen, Huoying eta Dongzhimen arteko tartea zabaldu zen.
  • Badong linea: Abenduaren 27an, Badong linea zabaldu zen Sihui eta Tuqiao artean. Lineak momentu hartan 19 kilometro eta 13 geltoki zituen.

2007[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 5. linea: Urriaren 7an, Tiantongyuan Iparralde eta Songjiazhuang bitarteko bosgarren linea inauguratu zen. Momentu hartan lineak 27,6 kilometro eta 23 geltoki zituen.

2008[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 10. linea: Uztailaren 19an, joko olinpikoen aurretik, hamargarren linea zabaldu zen Bagou eta Jinsong artean. 25 kilometro.
  • 8. linea: Uztailaren 19an, Beitucheng eta Basoko hegoaldeko atearen arteko 8. linea zabaldu zen. Momentu hartan lineak 4,5 kilometro luze zen.

2009[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 4. linea: Irailaren 28an, 28 kilometroko laugarren linea inauguratu zen Anheqiao Iparralde eta Gongyixiqiao bitartean.

Etorkizuneko luzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


  • 6. linea
  • 8. linearen bigarren fasea
  • 9. linea
  • 10. linearen bigarren fasea
  • Daxing eta Yizhuangerako linea

Eta beste sei linea gehiagoren proiektua prestatzen ari dira:

  • 7. linea
  • 14. linea
  • 15. linea
  • Fangshan, Changping eta Mendebaldeko ingurabide linea

2015. urtean Beijingo metro-sareak 561 kilometro izango ditu eta munduko luzeenetakoa izango da Shanghaiko metroarekin batera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Herri Errepublikako metroak Txinako Herri Errepublikaren bandera
Eraikiak: Beijing | Changchun | Changsha | Chengdu | Chongqing | Dalian | Hangzhou | Harbin | Hong Kong | Guangzhou | Kunming | Nanjing | Ningbo | Shanghai | Shenyang | Shenzhen | Suzhou | Tianjin | Wuhan | Xi'an | Zhengzhou
Eraikitzen:: Changzhou | Dongguan | Fuzhou | Guiyang | Hefei | Jinan | Lanzhou | Macau | Nanchang | Nanning | Ordos | Qingdao | Shijiazhuang | Urumqi | Wenzhou | Wuxi | Xuzhou
Proiektuan:: | Baotou | Datong | Ganzhou | Haikou | Hohhot | Huizhou | Jiaxing | Jiujiang | Kunshan | Luoyang | Mudanjiang | Quanzhou | Shijiazhuang | Taiyuan | Weifang | Xiamen | Yinchuan | Zhangjiagang | Zhongshan | Zhuhai | Zibo