Pello Errota Sariketa
Itxura
| Pello Errota Sariketa | |
|---|---|
| Mota | txapelketa |
| Indarraldi | 2018 - |
| Kokaleku | Asteasu |
Pello Errota Sariketa Asteasun bi urtetik behin jokatzen den bertsolarien txapelketa bat da. Herriko Pello Errota bertsolari ezagunaren izena darama eta Harituz Bertsozale Taldeak antolatzen du.[1]
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finala Asteasun jokatzen da eta aurretik bi finalerdi izaten dira, Tolosaldeko herrietan jokatzen direnak. Bertso onenaren Mikaela Elizegi saria ere ematen da.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an antolatu zen lehenengo aldiz. 12 bertsolarik hartu zuten parte eta bi finalerdi eta finala izan zuen. Eneko Lazkoz nafarra izan zen irabazlea. 2020an izan zen bigarren ekitaldia, 2023an hirugarrena eta 2025ean laugarrena.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Irabazlea | Bertsorik onena | Saioen kokapena |
|---|---|---|---|
| 2018[2] | Eneko Lazkoz | Eneko Lazkoz | Zizurkilen, Anoetan eta finala Asteasun |
| 2020[3] | Amaia Iturriotz | Iñigo Izagirre | Iruran, Abaltzisketan eta finala Asteasun |
| 2023[4] | Jexux Mari Irazu | Eñaut Martikorena | Berrobin, Ikaztegietan eta finala Asteasun |
| 2025[5] | Maddalen Arzallus | Etxahun Lekue | bidanian, Usurbilen eta finala Asteasun |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Pello Errota Bertso Sariketa (1. 2018) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2024-11-18).
- ↑ a b «Eneko Lazkozentzat Pello Errota sariketako txapela eta Mikaela Elizegi saria» bertsoa.eus (kontsulta data: 2024-11-18).
- ↑ Otamotz. (2020-12-28). «Amaia Iturriotz urretxuarrak Pello Errota bertso sariketa irabazi du» Otamotz (kontsulta data: 2024-11-18).
- ↑ «Jexux Mari Irazuk eraman du III. Pello Errota sariketa - Asteasu» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2024-11-18).
- ↑ «Maddalen Arzallusek irabazi du Pello Errota Sariketa» bertsoa.eus (kontsulta data: 2025-10-27).