Pedro Mari Otaño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pello Mari Otaño» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pedro Mari Otaño
Pedro mari otaño.jpg
Bizitza
Jaiotza Zizurkil1857ko urtarrilaren 26a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Rosario1910eko maiatzaren 6a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea bertsolaria, idazlea eta poeta

Pedro (edo Pello) Mari Otaño Barriola (Zizurkil, Gipuzkoa, 1857ko urtarrilaren 26aRosario, Argentina, 1910eko maiatzaren 6a) bertsolaria eta euskal idazlea izan zen. Batez ere bertso paperengatik zen ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen, eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso ezagunak dira Ameriketatik bidaltzen zituen bertso paperak. Otañoren bertsoen ezaugarri nagusietako bat lirismoa da; izan ere, herriaren izpiritua inoiz baztertu ez bazuen ere, haren bertsoek sarritan poesia landuaren balioa dute.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Mari 1857ko urtarrilaren 26an jaio zen Zizurkilgo Errekalde baserrian. Bertsolari ospetsuen familiako kide, Pedro Mari Otaño -"Errekalde Zarra"- bezala ezaguna zenaren iloba zen eta Joxe Bernardo Otañoren biloba. Aita ere, Joan Pedro Otaño bertsolaria zuen.

Hirugarren Karlistaldia lehertu zenean Otaño familia Donostiara joan zen bizitzera, 1873an. Liberalak izaki, Zizurkil utzi eta Donostiara joan beharrean aurkituko ziren ziur asko. Hemezortzi urte zituela, 1875. urtean, joan zen lehenbiziko aldiz Argentinara. 1879an bueltatu zen Euskal Herrira. Bigarren aldiz joan zen Argentinara eta 1890ean atzera Euskal Herrian. Aldi honetan etorri zenean, (1890-1898) familia Donostiara joana zen bizitzera, Amara Zaharrera.

1891 urtean ezkondu zen Maria Magdalena Alberdi Deskargarekin eta emaztearen etxean jarri ziren bizitzen: Gas fabrikan (Amara). Dependiente zela esaten zaigu agiri batean, eta taberna ere jarri omen zuen Euskalerria kalean. Azken bizilekua General Jauregi kalean, 10. zenbakian, baserria izan omen zuen.

Ostera ere, 1898ko urtarrilaren 26an Pasaian ontziratu zen Argentinara joateko, emaztea eta hiru seme-alabarekin batera. Argentinan Pehuajo herrian jarri ziren bizitzen. Han, La Vasconia aldizkarian argitaratu zituen bere lanak. 1904 urte inguruan Buenos Airesen zen euskara irakasten, Laurak-bat elkartean, urte betez, eta 1909an, Santa Fen zen bizitzen.

Jaioterrian hiltzeko desioa izan zuen beti, baina, pobreen desioak zientzia fikzioa izan ohi direnez, Argentinako Panpako lur lehor eta gogorrean lurperatu zuten.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirritarekin eta Udarregirekin ibili zen bertsotan, baina, batez ere, bertso jarriengatik da ezaguna: Mutil koxkor bat, Ameriketako panpetan, Lagundurikan danoi, Txepetxa dira haren bertso sail ezagunenetako batzuk.

"Limosnatxo bat" edo "Mutil koxkor bat" izenburuen pean idatziko sorta bertsolaritzaren historiako ezagunenetarikoak dira. Oso bereziak, izan ere, bertsoak arrazoi nagusia eta ustekabea azken puntuan izaten du. Otañok, berriz, kontrakoa egiten zuen: azken puntua beti berdina erabili. Horrek bertso guztietan errima berbera erabiltzera behartu arren, indar eta kalitate handia du sorta osoak.

Bat-bateko bertsogintzarako eztarriak ez zion gehiegi laguntzen, eta «Katarro» ezizena jarri zioten. 1930ean Alkar olerki onenak izeneko bertso bilduma kaleratu zioten. Itxaropena argitaletxeak beste argitalpen bat egin zuen 1959an.

Alkar olerki bilduma eman zuen argitara Argentinan 1904. urtean, eta Artzai mutilla opera 1906an.

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Opera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuizkribuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 26an jakin zenez, Pedro Mari Otañoren hainbat eskuizkribu bildu zituen KM Kulturuneak eta bertan Argentinan igarotako urteak kontatzen ditu. Hernandorena kultura elkarteak dohaintzan eman zizkion Gipuzkoako Foru Aldundiari[2].

Eskuizkribu hauek eman ziren dohaintzanː[3]

  • Pedro Mari Otañoren oroimenak eskuizkribua. Donostia, 1894. El libro atado moduan ere ezaguna-
  • Cátedra de bascuence eskuizkribua. Laura Bat elkartea. Buenos Aires. 1904ko azaroaren 21ean aurkeztua.
  • Alkar argitalpena. Pedro Mari Otañoren olerki hautatuak. La Basconia, Buenos Aires, 1906.
  • Poesías Vascas argitalpena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pello Mari Otañori buruzko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hernandorena Kultur Taldea, 2010: Pello Mari Otañoren arnasa (1857-1910), Zizurkilgo Udala.