Pello Zabala
Pello Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amezketa, 1943ko ekainaren 2a (77 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | monjea, meteorologoa, irrati-esataria eta musikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena |
Pello Zabala (Amezketa, Gipuzkoa, 1943ko ekainaren 2a) fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa da.
Hainbat urtez ibili zen Euskadi Irratian, hasieran musika programa egiten eta ondoren eguraldiaren iragarpenak ematen, tartean bide tradizionalak eta tenporak kontuan hartuz. Halaber, kate berean "Klasikoak gaur" irratsaioa aurkezten ibili da (5.000 saiotik gora egin ditu), musika klasikoa eskaintzen duena.
Halaber, "Berria" egunkariaren blog komunitatean dabil 2006ko urritik, "Mendiko behatokitik" izenekoan idatziz.
Arantzazuko santutegian bizi da (Oñati).
Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Naturaren mintzoa: Egunez egun, sasoien gurpilean (Alberdania, 2000).
- Zeruan zer berri: Arantzazuko talaiatik eguraldiari begira (Alberdania, 2006).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |