Peloponesoko Gerra
Peloponesoko Gerra | |||
---|---|---|---|
Gerrako aliatuak | |||
Data | K.a. 431-K.a. 404 | ||
Lekua |
![]() | ||
Emaitza | Peloponesoko Ligaren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
| |||
Galerak | |||
|
Peloponesoko Gerra K.a. 431tik K.a. 404ra arte iraun zuen Atenas eta Espartaren arteko guda izan zen. Hiri hauek izan ziren mediar gudetan aurrea hartu zuten hiriak eta eredu politiko eta gizarte-eredu kontrajarriak adierazten zuten.[1]
Kontrajarritako ereduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Atenas eta Deloseko Ligako bere aliatuek joera demokratikoa adierazten zuten. Atenastar hiritarrek bere kulturaz harro zeuden, eta filosofia eta artea maite zituzten. Esparta eta Peloponesoko Ligako bere aliatuek oligarkia aristokratikoarekin bat egiten zuten. Espartako hiritarrak gudarako prestatzeko hartzen zuten denbora osoa. Liskarraren arrazoia, Heladearen inguruko nagusitasuna eta hiri biek zeukaten areriotasuna izan zen eta Italiako Hegoaldeko eta Siziliako merkataritza-interesen ondorioz hasi zen.
Gudaren aroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialariek betidanik hiru ataletan zatitu dute guda aroa. Haien tartean bakegune txikiak egon ziren. Lehenengo zatia K.a. 431tik K.a. 421ra iraun zen eta Nicias bake akordioarekin amaitu zen. Bigarren zatian Atenastarrek Hego Italiako hirien kontrako espedizio bat egin zutem, baina porrot hutsa izan zen eta Esparta zaleek armada osoa garaitu zuten K.a. 431urtean.
Atenastarrek Helesponto ondoan dagoen Egospotamosen izandako porrotak liskarrari amaiera eman zion eta Espartaren nagusitasunari bidea zabaldu zion. Hurrengo urtean, K.a. 404an, Atenasek amore eman zuen eta Hogeita hamar Tiranoen gobernua ezarri zen.
Gerraren katalizatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau gertakarik K.a.446/445ean sinatutako hogeita hamar urteetako Bakea zuten, gerrari berrerakitea eragin baitzuten.
- Atenasko kolonia zen Potidaren defekzioa.
Bi gertaera garrantzitsu izan ziren konflagrazioa eragin zutenak:
- Atenasko dekretua Megararen aurka.
- Atenasko boterearen hazkunde izugarria. [2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ http://seinantzinakogrezia.blogspot.com/p/garai-klasikoa.html
- ↑ Tucidides.. (1927). The rise of the Athenian empire from thucydides book I. Macmillan PMC 981419291. Noiz kontsultatua: 2020-05-11.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz): Peloponesoko gerrak Dearqueologia.com webgunean.
- (Frantsesez): Peloponesoko gerra Youtubeko bideo batean.
- (Gaztelaniaz): Peloponesoko gerra Youtubeko bideo batean.
![]() |
Artikulu hau Greziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |