Peltojärvi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peltojärvi aintzira» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Peltojärvi aintzira
Peltojärvi (fi)
Geografia
Hustubidea Ounasjoki ibaia

Peltojärvi aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira bat da. Pöyrisjärvi eta Pulju eremu basatien artean dago, Peltovuoma herriaren ertzean. Nahiz eta aintzira ez dagoen babestutako eremu batean, bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, txirri antzeko hegaztiak (urre txirri arruntak esaterako), borrokalariak, kuliska pikartak, zingira-hontzak, mirotz zuriak, eskandinaviako lagopodo ospetsuak, ahatebeltzak, ahatebeltz hegalzuriak, murgilari handiak, zerra txikiak, hego mugimendu motzak egiten dituzten belatz txikiak eta arrano beltzak.

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Pasmajärvi ekialdean Peltojärvi aintziraren bizilagun nagusia da. Käkkälöjoki ibaitik datorren urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura Ounasjoki ibaiaren bidez, azkenik, Botniako Golkoraino doa.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da eta bertako hiru uharteek zuhaizti txiki dirudite lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]