Edukira joan

Peniche

Peniche
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLeiria
Izen ofizialaMunicípio de Peniche
Posta kodea2520
HerriburuaPeniche
Geografia
Koordenatuak39°21′46″N 9°23′19″W / 39.36283°N 9.38872°W / 39.36283; -9.38872
Mapa
Azalera77,55 km²
MugakideakÓbidos eta Lourinhã
Demografia
Biztanleria27.753 (2011)
Dentsitatea358 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia262
Hiri senidetuakSeia
cm-peniche.pt

Peniche (pɨˈniʃɨ ahoskatua), ofizialki Peniche Hiria (portugesez: Cidade de Peniche), Portugalgo Leiria barrutian dagoen kontzejua da. 2011ko erroldaren arabera, herriak 26.431 biztanle ditu.

Geografikoki Penicheko penintsula harritsuan dago,[1] Ozeano Atlantikoak inguratuta. Udalerriak 77,41 km²-ko azalera eta 26 431 biztanle zituen (2021), lau freguesiatan banatuta. Peniche Europa kontinentaleko populaziorik mendebaldekoena da.

Udalerria Óbidos du ekialdean, Lourinhã hegoaldean eta Ozeano Atlantikoan mendebaldean eta iparraldean. Bertan, Carvoeiro lurmuturra dago, baita Berlengas artxipelagoa ere.

Penichek hondartza zabalak ditu penintsularen iparraldean eta hegoaldean. Ipar hondartza, Balealdik haratago, hiru kilometro inguru luzatzen da, 9 kilometro inguruko hedaduran, Foz do Arelhoraino.

Penicheko freguesiak honakoak dira:[2]

Penichek Portugaleko gainerako herrialdeekin alderatuta mikroklima bat du. Ozeano Atlantikoaren ia ertzetan dagoenez, tenperaturak ez du gorabehera termiko handirik, eta, beraz, Portugalgo udako beroetatik ihes egiten du, maximoak barnealdean baino 20 °C baxuagoak baitira. Penicheko klimaren beste faktore erabakigarri bat haizea da, urte osoan zehar gogor jotzen baitu. Neguak oso euritsuak dira. Klima hori mediterraneo ozeanikotzat jotzen dute, Köppen-Geiger klima sailkapenaren arabera. Penicheko batez besteko tenperatura 15,3 °C da, eta urteko prezipitazioa 634 mm-koa.

    Datu klimatikoak (Peniche (Carvoeiro lurmuturreko itsasargia), 1981-2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.5 22.0 27.8 28.5 32.1 30.2 31.0 36.7 33.3 30.5 25.0 21.2 36.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.3 14.7 15.9 16.3 17.7 19.6 20.5 21.1 20.9 19.3 17.1 15.2 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.9 12.3 13.6 14.2 15.8 17.8 18.6 19.0 18.7 17.1 14.8 12.8 15.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9.4 10.0 11.3 12.1 13.8 15.9 16.8 17.0 16.6 15.0 12.6 10.5 13.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 0.0 1.5 0.0 4.0 7.6 10.2 13.0 12.5 10.5 9.5 5.0 2.8 0
Euria (mm) 78.8 63.5 40.9 53.1 37.8 14.6 6.2 10.3 27.5 86.1 101.0 86.4 606.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 10.3 8.7 6.2 8.4 6.0 2.6 1.1 1.7 4.6 9.3 9.9 10.8 79.6
Iturria: Instituto Português do Mar e da Atmosfera[3]
    Datu klimatikoak (Peniche (Carvoeiro lurmuturreko itsasargia), 1971-2000)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 25.5 28.5 31.0 30.5 31.0 30.2 31.5 30.5 25.0 21.2 31.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.2 14.5 15.5 15.9 17.2 19.1 20.3 20.7 20.6 18.9 17.0 15.1 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 11.7 12.2 13.2 13.7 15.2 17.1 18.3 18.7 18.4 16.7 14.6 12.7 15.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9.2 9.9 10.8 11.6 13.3 15.2 16.4 16.6 16.2 14.5 12.2 10.3 13
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 0.0 1.1 0.0 4.0 6.0 9.0 7.4 10.5 10.5 6.8 5.0 0.9 0
Euria (mm) 78.8 69.8 40.6 51.8 44.4 17.7 5.7 9.1 25.3 76.2 83.8 88.1 591.3
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 13.1 12.3 10.0 12.2 9.1 4.9 2.3 3.0 6.1 11.1 11.9 13.6 109.6
Iturria: Instituto Português do Mar e da Atmosfera[4]

Neurri batean, XIX. mendeko harresiek hira inguratzen dute. Hegoaldean, itsas ertzean, XIX. mendeko Penicheko Gotorlekua (portugesez: Praça-forte de Peniche) izeneko gotorlekua ikus daiteke, salazarren erregimenean espetxe gisa erabilia. Álvaro Cunhal buruzagi komunistaren ihesagatik egin zen ezaguna. Udalerria 1609an vila eta 1988ko otsailaren 1ean hiri bilakatu zen.

1970eko hamarkadatik aurrera, hiria surfa egiten zutenentzako helburutzat hartzen hasi zen, olatuen kalitateagatik eta hedadura handiagatik. Gaur egun surf-zirkuitu nagusi guztien parte da.

Peniche
INEren datuak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]