Pentaedro

Wikipedia, Entziklopedia askea

Geometrian, pentaedroa bost aurpegi dituen poliedroa da. Bi motatakoa izan daiteke:

  • lauki formako aurpegi bat eta triangelu formako lau aurpegi dituena; hau da, piramide bat, erregularra edo irregularra oinarriaren arabera.
  • lauki formako alboko hiru aurpegi eta albokoak ez diren triangelu formako bi aurpegi dituena; hau da, prisma triangeluar bat, enbor bat edo beste mota bateko piramide moztu bat.

Ez dago pentaedro erregularrik; hau da, ez dago bost aurpegiko solido platonikorik.

Pentaedroen bi adibide:

Izena Irudia Erpinak Ertzak Aurpegiak Aurpegi motak
Piramide karratua 5 8 5 4 triangelu
1 karratu
Prisma triangeluarra 6 9 5 2 triangelu
3 karratu

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]