Pentimento

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pentimenti» orritik birbideratua)
Margolan hau Diego Velazquezen El Bufón Calabacillas da. Eskuinean ikusten den kuia aurretik pitxerra zen.

Pentimento (italieraz: pentimenti (pluralean)) margolan batean eman den zuzenketa edo aldaketa garrantzitsua da.[1] Nolabait horrek margotzen ari zenari buruzko artistaren iritzi edo asmo aldaketa adierazten du. Euskaraz, formalki, hitzak "damutasun" adierazten du. Pentimentoa ez da ukitu ematea. Ukitu ematea zehaztasun gutxi batzuk ematea da eta pentimentoak, aldiz, iritzi aldaketa bat adierazten du. Pentimentoa arte desberdinetan eman daiteke baita ere, ez margolaritzan bakarrik: marrazkian, eskulturan, zineman, literaturan...[2]

Pentimento desberdinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentimentoak mota askotakoak izan daitezke. Izan daiteke lehen zegoen elementu bat azkeneko bertsioan desagertu dela edo tokiz aldatu dela. Izan daiteke eskuen aldaketa bat, zangoen jarrera desberdin bat, baita objetuen tamainuan ematen diren aldaketak... Aldaketak margolanen kapa desberdinetan bereizi daitezke, batzutan zuzenean begiratzen, askotan X izpiak erabiltzen edo beste tekniken bidez.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentimentoek garrantzi handia izan dezakete margolan baten historia aztertu garaian. Adibidez, horrelako azterketen bidez lan baten egilea ziurtatu daiteke, jatorrizko lanak eta kopiak bereizi egiteko, adibidez: normalean kopietan ez dira pentimentirik izaten.

Palinpsesto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentimento antzeko aktibitatea da baina testuen munduan erabilia. Garai batean oso ohikoa zen testu bat ezabatzea gainean berriro ere idazteko.[3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.thelightingmind.com/pentimento-en-la-calle-de-ghirlandaio-scazzosi/
  2. https://www.glosarioarquitectonico.com/glossary/pentimento/
  3. Bailey, Geoff (2007). Time perspectives, palimpsests and the archaeology of time 26 (2). 198-223 or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]