Pepe Iglesias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pepe Iglesias
Pepe Iglesias 01.JPG
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires1915eko otsailaren 7a
Herrialdea  Argentina
 Espainia
Heriotza Santiago1991ko martxoaren 4a (76 urte)
Hobiratze lekua La Chacarita hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta komediantea
Jasotako sariak
IMDb nm0407141

José Ángel Iglesias Sánchez, ezagunagoa Pepe Iglesias gisa (Buenos Aires, Argentina, 1915eko otsailaren 11 - Santiago, Txile, 1991ko martxoaren 4a), argentinar antzezle komikoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenos Airesko vaudevilletan hasi zen antzerki-lanak egiten, baina Espainian lortu zuen osperik handiena, 1950eko hamarraldiaren erdialdera, Servicio Español de Radiodifusión irratiko irratsaioen bidez.

El Zorro goitizena erabiliz, El Hotel de la sola Cama irratsaioa sortu zuen. Bertan, desarrollismo garaiko Espainiako arazo sozialen parodia egiten zuen. Berak interpretatutako pertsonaiarik ezagunena Finado Fernández izan zen. 1960ko hamarraldia arte irratiko errege izenaz ezagutzen zuten, baina handik aurrera, telebistaren eraginez, bere ospea itzaliz joan zen.

Telebistako saioetan eta film kaskar batzuetan parte hartu zuen arren, ez zuen telebistaren mundura egokitzen jakin. Urte batzuk lehenago Argentinako irrati eta telebistarako lanak ere egiten hasi zen. Bihotzeko gaitz batek jota hil zen, Txileko ospitale batera zeramatela, eta Buenos Airesen lurperatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]