Edukira joan

Percy Fawcett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Percy Fawcett

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPercival Harrison Fawcett
JaiotzaTorquay eta Erresuma Batua1867ko abuztuaren 18a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaMato Grosso, 1925 (57/58 urte)
Familia
AitaEdward Fawcett
AmaMyra Elizabeth MacDougall
Ezkontidea(k)Nina Agnes Paterson (en) Itzuli  (1901eko urtarrilaren 31 -  1925)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, antropologoa, arkeologoa, idazlea, ingeniaria, topografoa eta landare biltzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Gradualieutenant colonel (en) Itzuli
teniente koronel
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Percy Harrison Fawcett (Torquay, 1867ko abuztuaren 18aMato Grosso, 1925eko maiatzaren 29an desagertua) britainiar geografo, artilleriako ofizial, kartografo, arkeologo eta Hego Amerikako esploratzailea izan zen.

Woolwicheko Errege Akademia Militarrean sartu zen eta 1886an artilleriako teniente mailarekin graduatu zen. Hong Kongen, Maltan eta Zeilanen kargu militarrak izan zituen.

1901ean Royal Geographical Society-n sartu zen lur-neurketa eta kartografia ikasteko. Geroago, Ipar Afrikako Britainiar Zerbitzu Sekretuan lan egin zuen. Arthur Conan Doyle eta Henry Rider Haggarden laguna izan zen.

Hego Amerikara egin zuen lehen espedizioa, Brasil eta Bolivia arteko oihaneko eremu bat kartografiatzeko. 1906 eta 1924 artean sei espedizio egin zituen eskualdera.

1914 inguruan, Fawcettek Mato Grossoko Z hiri galduaren existentziaren teoria landu zuen, bere ikerketetan oinarrituta. Brasilen ere aurkitu zuen 512. eskuizkribua, antzinako hiri baten hondakinak aipatzen dituena. Lehen Mundu Gerraren hasieran armadan sartu zen berriro eta Mendebaldeko Frontean borrokatu zuen.

1924an Z hiria aurkitzeko azken espedizioa egin zuen. Bere seme Jack eta Raleigh Rimmelek lagundu zioten. 1925eko apirilaren 20an Cuiabátik irten ziren. 1925eko maiatzaren 29an Fawcettek gutun bat idatzi zion bere emazteari eta ordutik ez zen esploratzaileen berririk izan. Ez dakite zer gertatu zitzaien, eta ez dituzte inoiz gorpuzkiak aurkitu.

  • Fawcett, Percy and Brian Fawcett (1953), Exploration Fawcett, Phoenix Press (2001 reprint), ISBN 1-84212-468-4
  • Fawcett, Percy and Brian Fawcett (1953), Lost Trails, Lost Cities, Funk & Wagnalls ASIN B0007DNCV4
  • Fawcett, Brian (1958), Ruins in the Sky, Hutchinson of London

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]