Burgosko eper txakur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perdiguero de burgos» orritik birbideratua)
Burgosko eper txakur
Txakur arraza
EspezieaCanis lupus familiaris
Altueraarra: 62 cm gutxienekoa
arra: 67 cm gehienez
emea: 59 cm gutxienekoa
emea: 64 cm gehienez
Katalogo kodea090

Burgosko eper-txakurra Espainiako txakur arraza autoktonoa da. Jatorriz Gaztelakoa da, batez ere Burgos probintziakoa. Arraza hau ehizarako erabiltzen da, eta ezaugarri bereziak ditu ehiza xeherako, eper txakurra izanik. Txakur erakusle edo markatzailea da, pointer esaten zaien horietakoa, NFZren 7. sailekoa.[1]

Burgosko eper-txakurra klase pribilegiatuei lotua sortu zen; izan ere, orduan, herri arruntak ehiza-jarduera mugatuta zuen. Ezaguna da Rafael Mengsek 1765ean Karlos printze borboiaren ehizako erretratua, non halako txakur batekin ageri den[2]. Margoan bertan adierazten den bezala, ekonomikoki aberatsak diren klaseekin, aristokraziarekin eta kleroarekin lotu behar da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «PERDIGUERO DE BURGOS» www.fci.be (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).
  2. «Carlos III, cazador - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]