Perineoko errafe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Perineoko errafea gizakietan ikus daitekeen larruazalez osatutako gandor bat da, ipurtzulotik genitaletara hedatzen dena perineoan zehar.

Gizonengan errafe horrek eskrotoa zeharkatzen du (eskrotoko errafea) goraino, eta zakilean jarraitzen du (zakileko errafea). Emakumeengan aluaren sarreran bukatzen da.

Errafea umekiaren garapenaren parte bat da, zeinetan eskrotoa (emakumeen ezpain handien garapena dena) eta zakilaren bi parteak batzen diren.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]