Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Periodo (geologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Periodo terminoaren beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Periodo (argipena)»

Periodoa, geologian, garai geologikoen taulan erabiltzen den unitate geokronologiko bat da, denbora neurtzeko. Hainbat periodok, aroak osatzen dituzte eta periodoak garaietan banatzen dira. Gauer egun, guztira 22 periodo daude ofizialki onartuta garai geologikoen taulan, 12 Fanerozoikoan eta 10 Proterozoikoan. Esandako bi eoien artean, periodo guztiek ez dute iraupen berdina, adibidez, Fanerozoikoko periodoek 30-80 milioi urte irauten dute eta Proterozoikokoek 200 milioi urte irauten dute, datu gutxiago baitaude aipatutako eoian.

Garai geologikoen espirala, Eoi Aro eta periodoak ageri dira, besteak beste.

Garai geologikoen taulan ageri diren periodoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian dituzue gaur egun garai geologikoen taulan onartuak dauden periodoak. Esan beharra dago Eoi Arkearrean eta Hadearrean ez dagoela momentuz periodorik informazio faltarengatik.

Eoia Aroa Periodoa Hasiera

(milioi urte)

Fanerozoikoa Zenozoikoa Neogenoa 0.014
Paleogenoa 33.9
Mesozoikoa Kretazeoa 99.6
Jurasikoa 161.2
Triasikoa 228
Paleozoikoa Permiarra 260
Karboniferoa

(Pennsilbaniarra)

306
Karboniferoa

(Mississipiarra)

326
Deboniarra 385
Siluriarra 418
Ordoviziarra 460
Kanbriarra 501
Proterozoikoa Neo-proterozoikoa Ediakarra 630
Kriogeniarra 850
Toniarra 1000
Meso-proterozoikoa Steniarra 1200
Ektasiarra 1400
Kalimmiarra 1600
Paleo-proterozoikoa Stateriarra 1800
Orosiriarra 2050
Rhyaciarra 2300
Sideriarra 2500

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1]Euskal Herriko geologiari buruzko artikulua
  • [2]Lurraren adinaren inguruko informazioa