Peripezia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Fikzioan, peripezia pertsonaia bati gertatzen zaion pasadizo edo gertaera da, haria osatu edo berritu egiten duena. Peripeziaren ezaugarria da pertsonaiarentzat egoera kontrajarria dela, bat-batean gertatzen dena eta gehienetan istripuz edo aurretiko abisurik gabea. Horregatik peripeziaren ondorioz kontatzen ari denaren egoera aldaketa nabarmena gertatzen da.

Tragedia batean peripezia ematen den lekuan trama tragiko bilakatzen den puntua da, hau da, heroiak bere bizitzan duen puntua non egoera okertzen joango den bukaera tragiko hori eduki ahal izateko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]