Peritonitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peritonitis
Deskribapena
Mota gastrointestinal system disease, intraabdominal infection
inflammatory disease
Espezialitatea digestio aparatuaren medikuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak ceftriaxone, Cefotetan, cefotaxime, B anfoterizina, meropenem eta cefoxitin
Identifikatzaileak
GNS-10 K65
DiseasesDB 9860
MedlinePlus 001335
eMedicine 001335
MeSH D010538
Disease Ontology ID DOID:8283 eta DOID:8283
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Peritonitisa peritoneoaren, hots, sabeleko paretak eta diafragmaren behe-azalera tapizatzen dituen mintzaren[1], hantura da. Bi mota nagusi daude: akutua eta kronikoa.

  • Peritonitis akutua, gehienetan, gertuko hanturaren edo eritasunen baten ondorioa da, eta hiru aldi ditu: narritagarria (oinazea, goragalea, meteorismoa, ileitisa); ezkutukoa (sintoma gutxikoa); eta pozoitsua (takikardia, sukar handia, eldarnioak, pixa egiteko zailtasuna, etab.).
  • Peritonitis kronikoa, batzuetan, akutuaren ondoriozkoa izaten da, baina, gehienetan, hasieratik izaten da kronikoa. Peritonitisa sortzen duen eragilearen arabera, bi mota nagusi daude: bakterio batek eragina (estreptokokoak, estafilokokoak, gonokokoak, kolipatogenoak, rickettsiak, etab.) eta aseptikoa, peritoneoa narritarazten duen eragile kimiko, mekaniko edo pozoitsu batek sortua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Peritoneo Euskalterm. Euskara.euskadi.net
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peritonitis Aldatu lotura Wikidatan
Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.