Perla Arrantzaleen Kostaldea
Itxura

Perla Arrantzaleen Kostaldea Indiako hego-ekialdeko itsasbazter zatia da, Mannarko golkoan dagoena, Kanyakumariren ekialdean, Sri Lanka uhartearen aurrean. 250 kilometroko hondar zerrenda da, Kanyakumaritik Adamen Zubiraino doana[1]. Bertako bizilagunak, paravak, perla arrantzatik bizi ziren; hortik itsasalde honen izena. Frantzisko Xabierkoa 1542an iritsi zen bertara eta paravak ebanjelizatzen jardun zuen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Deckla, S.. Maritime History of the Pearl Fishery Coast. thamizhagam.net (kontsulta data: 2016-8-10).
- ↑ Xabierren mundua. dpto.educacion.navarra.es (kontsulta data: 2016-8-10).