Suil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perrail» orritik birbideratua)
Suil
Ontzia eta water storage (en) Itzuli

Suil, balde, perrail, uhoitz edo treska kono-enbor forma duen ontzia da, gainetik guztiz irekia eta kirten erdizirkular batez hornitua, bereziki likidoak garraiatzeko erabiltzen dena eta 10 litro inguruko edukiera duena. Suil txikiari gaileta esaten zaio.[1] Antzina zurezkoak eta metalezkoak ziren arren, egun plastikozkoak izaten dira gehienak.

Ohikoan goiko aldean azpikoa baino zabalagoa dutenez gain, Euskal Herrian tradizionalki erabili izan diren ur-suil edo ferretak ere badira, beheko aldea zabalago dutenak goikoa baino, bereziki ura garraiatzeko eginak[2].

Konparaketa, suil arrunta eta ur-suila. Konparaketa, suil arrunta eta ur-suila.
Konparaketa, suil arrunta eta ur-suila.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «gaileta» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2019-07-10).
  2. «Ur-suila» Urola Kostako Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.