Perseverance (ibilgailua)

Koordenatuak: 18°26′41″N 77°27′03″E / 18.4446°N 77.4509°E / 18.4446; 77.4509
Wikipedia, Entziklopedia askea
Perseverance (ibilgailua)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaJet Propulsion Laboratory
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
AurrekoaCuriosity (en) Itzuli
Soft landing2021eko otsailaren 18a -
Espazio jaurtiketa 2020ko uztailaren 30a
Atmosferan sartzea 2021eko otsailaren 18a
Surface exploration2021eko otsailaren 18a - baliorik ez 2023ko martxoaren 12a
KudeatzaileaNASA
Kokapena
KokapenaJezero (kraterra)
Honen parteMars 2020
Koordenatuak18°26′41″N 77°27′03″E / 18.4446°N 77.4509°E / 18.4446; 77.4509
Ezaugarriak
Dimentsioak2,2 (altuera) × 2,7 (zabalera) × 3 (luzera) m
Masa1.025 kg
Propulsatzaileamulti-mission radioisotope thermoelectric generator (en) Itzuli

Perseverance, euskaraz: «Iraunkortasun», ezizenez Percy, NASAk Marte planeta arakatzeko Mars 2020 misiorako JPLek espreski eraikitako mars rover ibilgailu bat da. Bere betebeharra Curiosity ibilgailuaren antzekoa izango da, Jezero kraterratik Marteko zorua arakatzeko zazpi zientzia-gailu kontrolatuko ditu, barnean 23 kamara eta bi mikrofono eramanez.

2020ko uztailaren 30eko 11:50etan Mars 2020 espazio zundarekin batera Cape Canaveraldik jaurtia izan zen eta 2021eko otsailaren 18an 20:55:27an Jezero kraterran marteratu zen. Berarekin batera Marte arakatzeko erabiliko diren Ingenuity helikopteroa doa.[1]

Helburu nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilgailuaren helburu nagusietariko bat bizitzaren arrastoak aurkitzea izango da. Bizitza arrasto fosilduak bilatuko ditu Marten, gainazaleko arroketan eta lur azpian. Roverra bizitza arrasto txikienak aurkitzeko prestatu dute, baita ere mikrobioen eraginaren ondorio direnak. Azken urtetan bizitza arrastoak aurkitzeko aukera indartu da. Esaterako, izotza aurkitu dute, lur azpiko ur gaziko lakuak, lurrundutako ura atmosferan...[2] Horrekin batera arroka eta lur laginak bildu nahi dira, eta Marteko eguraldia hobeto ezagutzea. Gainera, etorkizunean astronautak bidaltzeko eta han bizi ahal izateko esperimentu batzuk egingo ditu, esaterako atmosferako karbono dioxidoa oxigeno bihurtzeko saiakera.

Perseveranceren ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rover ibilgailuak planeetako gainazala esploratzeko ibilgailuak dira. Perseverance honek 23 kamera eta bi mikrofono ditu; azken honek Marten ze soinu dagoen esango digu. Aparatuaren indarraren jatorria gainean dituen 4,8 kilo plutonio izango da. Plutonioa desintegrazio erradioaktiboaren ondorioz beroa argindar bihurtuko dute. Argindar horrek litio ioizko bi bateria kargatuko ditu.

Ibilgailuak aluminiozko sei gurpil ditu. Gurpil bakoitzak motor propioa du. Prestatuta daude 40 zentimetroko oztopoen gainetik ibiltzeko. Abiadura motela izango du. Leku lauetan segundoko 4,2 zentimetroko abiaduran ibil daiteke. Ordubetean 152 metro egin ditzake.

Halaber, Roverrak 2,1 metroko luzera duen beso robotikoa darama. Horrekin laginak jaso nahi dituzte.

Tresna zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburu zientifikoak aztertuta 60 proposamen aztertu ziren. Azkenean, 2014ko uztailaren 31an NASAk zazpi hauek joango zirela iragarri zuen.[3]

  • Ingenuity: Berez helikoptero txiki eta arina da. Haren pisua 1,8 kilokoa da. Roverra Martera heldu ondoren askatu behar da, hegaldiak egiteko. Lurrarekin aldatuta oso egoera desberdin bati egin behar dio aurre: Marteko airea oso fina da, Lurrekoa baino %99 dentrsitate gutxiago du. Eta, gainera, Marten hotz handia egiten du, zero azpiko 90 gradu gauetan.
  • Planetary Instrument for X-Ray Lithochemistry – PIXL: X izpien espektometroa. Marteko arroken eta lurraren osagai kimikoak identifikatu ditzake. Elementu gertuko argazkiak aterako ditu, halaber haien testua ikusten.
  • Sherloc: Izpi ultramoreen espektometroa da. Bi kamera eta laserra ditu. Tresna honekin iraganeko bizitza arrastoak bilatu nahi dituzte.
  • Mastcam-Z: Hauek Perseveranceren begiak dira. Kamera panoramikoak dira. Marteko gainazaleko goi bereizmeneko bideo irudiak eta 3D irudiak grabatuko dituzte.
  • SuperCam: Laserra, espektometroa eta kamera da. Marteko arrokak eta lurra aztertuko ditu, bai konposizio kimikoa, bai atomikoa eta molekularra.
  • Rimfax: Gainazala eta gainazalaren azpiko elementu geologikoa aztertzeko radarra da. Hamar metrotik behera aztertuko du. Beste helburuen artean izotza bilatu nahi du.
  • Moxie: Marteko karbono dioxidoa oxigeno bihurtzen saiatuko da.
  • Meda: Eguraldia neurtzeko estazioa da.

Euskal Herriko presentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko irakasleak eta enpresen presentzia aipatu daiteke proiektu honetan. Horrela, Euskal Herriko Unibertsitatearen bi ikerketa talde parte hartzen ari dira. Zehatz-mehatz Agustín Sánchez-Lavegak zuzentzen duen Zientzia Planetarioen Taldea eta IBea taldea, Juan Manuel Madariagak zuzenduta.[4]

Halaber, bi enpresen tresnak daude presente: Sener eta AVS ingeniaritza enpresak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]