Edukira joan

Persiar arkitektura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xah meskita Naqsh-e Jahan plazan (Ispahan) XVII. mendekoa.
Azadi dorrea, Teheran (1971)
Persepolis, K.a. VI. mendean eraikitzen hasi Akemenestar Inperioaren garaian

Persiar arkitektura edo irandar arkitektura mende askotan zehar Iranen eta bere kulturaren eraginpeko irandar munduan garatu den arkitektura da. Bere historia K.a. 5000an abiatzen da gutxienez, eraikuntza bereizgarriak lurralde zabal batean banatuak Turkiatik Uzbekistaneraino eta Kaukasotik Zanzibarreraino. Persiar eraikinak askotarikoak dira eskalan eta funtzioan, herri arkitekturatik hasi eta monumentu konplexuetaraino. Ate, eskola, jauregi eta meskita historikoez gain, Teheran bezalako hirien hazkunde azkarrak eraikuntza moderno ugari ekarri du.

Arkitekturaren garrantzia gorena garai aurre-islamikoan zein post-islamikoan ageri da. Irango arkitekturak askotariko ohiturak eta esperientziak jaso ditu, egiturazkoak zein estetikoak. Bat-bateko berrikuntzarik gabe, nahiz-eta inbasio eta talka kultural ugari izan, berezko ezaugarriak garatu ditu, islamiar arkitekturaren barnean ezaguterraza.

Historia eta estiloak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, irandar arkitektura tradizionala, denboran zehar sei mota edo estilotan (sabk) sailka daiteke[1]:

Garai aurre-islamikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • persiar estiloa (K.a. III. mendera arte).
  • partiar estiloak honako garai hauek hartzen ditu:
    • seleukotar estiloa, adibidez, Anahitaren tenplua
    • arsaziden estiloa, adibidez, Nisako erregezko hilerriak
    • sasandar estiloa, adibidez, Amoleko suaren tenplua.

Garai islamikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o. 700 urtetik gaur egun arte, beste estilo batzuk agertu ziren islamaren eraginarekin. Ezagunenak Khorasani, Razi, Azari eta Isfahani estiloak dira:

  • Khorasani estiloa (VII. mende amaieratik X. mende amaierara), adibidez, Naineko Jameh meskita eta Isfahango Meskita Nagusia
  • Razi estiloa (XI. mendetik mongolen inbasiora), honako aldi hauetako metodoak eta gailuak barne hartzen dituena:
  • Azari estiloa (XIII. mende amaieratik XVI. mendean Safabila dinastia agertu zen arte), adibidez, Soltaniyeh, Arg-i Alishah, Varamingo Jameh meskita, Goharshad meskita, Samarkandako Bibi-Khanim meskita, Abdas-Samaden hilobia, Gur-e Amir, Yazdeko Jameh meskita
  • Isfahani estiloa, XVI. mendetik aurrera eta safavida, afsarida, zand eta qayar dinastiak hartuz, adibidez, Chehelsotoon, Ali Qapu, Agha Bozorg Kashango meskita, Xah Meskita, Sheikh Lotf Allah meskita.
Naqsh-e Jahan plaza, Isfahan, munduko bigarren plaza handiena da eta persiar arkitekturako maisulana.

Persiar arkitekturak aniztasun handia erkusten du, egiturazkoa zein estetikoa, aurreko tradizio eta esperientzien garapen mailakatu eta koherente batetik abiatuta. Bat-bateko berrikuntzarik gabe, eta inbasioek eta talka kulturalek gehiegi erasan gabe, beste herrialde musulmanek ez bezalako indibidualtasuna lortu da historian zehar[2]. Geometria sinboliko ugari erabiltzen du, zirkulua eta karratua bezalako forma hutsetan oinarritua. Oinplanoak simetrian oinarritzen dira, eta bereizgarriak dira patio angeluzuzenak eta atariak (iwan). Aipatzekoak dira ere ganga era kupulen erabilera handia[2].

Arg-e Bam, Bam hiriko zitadela, munduko adobezko eraikin handiena.

Eskualde bakoitzean eskuragarri dauden eraikuntza-ekaiek sakonki eragiten dute Irango arkitektura tradizionala. Buztin astunek, goi-ordokiko leku askotan ugariak, eraikuntza tekniken artean oinarrizkoenaren garapena bultzatu zuen, adobea, ahal bezain sendo moldetan konprimitua eta gero eguzkitan lehortzen utzia. Teknika hau, Iranen antzinatik erabili izan dena, ez da inoiz erabat bertan behera utzi. Lur astunaren ugaritasunak, kareore likatsu batekin batera, adreiluaren garapena eta erabilera ere erraztu zuen[2].

Persiar arkitekturako zenbait printzipiok aspalditik iraun dute Irango historian zehar. Deigarrienak hauek dira: eskala lan zorrotza eta forma sinple eta masiboen erabilera nabaria. Aipatzekoak dira halaber dekorazio-lehentasunen konstantzia, atari arkudun atzeratuak, euskarri-kapiteldun zutabeak, eta oinplano eta altxaera mota errepikariak. Mendeetan zehar, elementu horiek guztiz desberdinak diren eraikin errepikatu dira, programa ezberdinetarako eraikiak eta agintarien segida luzearen sustapenarekin.

Atari zutabeduna (talar), Persepolis inguruko haitzean zulatu hilobietan ageri dena, sasandar tenpluetan berragertu zen, eta islamiar garaiaren amaieran jauregi edo meskiten arkupe gisa erabili zen ere, eta errepide ertzetako te-etxeetara ere egokitu. Era berean, lau arku gaineko kupula, sasandar garaian hain bereizgarria, oraindik Iran osoko hilerri askotan aurkitzen da. Barneko patio eta uraskak, sarrera ukondotuak eta dekorazio geometriko ugaria antzinako ezaugarriak dira, baina ohikoa izaten jarraitzen du Irango arkitekturan[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Karim Pirnia. (2005). Sabk Shenasi Mi'mari Irani (Study of styles in Iranian architecture). , 39 or. ISBN 964-96113-2-0..
  2. 1 2 3 4 (Ingelesez) Arthur Upham Pope. Persian Architecture. George Braziller, New York, 1965. p.266

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]