Edukira joan

Persierazko gramatika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Persierazko gramatika beste hizkuntza indoeuropar askoren antzekoa da. Hizkuntza analitikoagoa bihurtu zen persiera ertainaren garaiaren inguruan, kasu gutxiagorekin eta genero gramatikala baztertu zirenean. Berrikuntzak persiera modernoan geratu dira, genero gramatikalik ez duen hizkuntza indoeuropar bakanetakoa baita, baita izenordainetan ere.

Perpauseko osagaien ordena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persierak subjektua-objektua-aditza (SOV) hurrenkera estandarra duen arren, osagaiak ez doaz ezinbestean ezkerretara. Preposizioak darabiltza, postposiziorik ez, eta sintagmetako gunea batez ere hasieran doa. Pro-drop hizkuntza da, aditzek anbiguotasunik gabeko pertsona-morfemak baitituzte eta, beraz, izenordainen erabilera hautazkoa da. Horrela, subjektu-marka perpausaren amaieran bertan atzizki gisa agertzen da maiz:

کتاب آبی را دیدم کتاب آبی را دیدید
ketâb-e âbî râ dîdam ketâb-e âbî râ dîdîd
"Liburu urdina ikusi nuen"

(hitzez hitz, "liburu-(lotura) urdin-(objektu zuzena) ikusi.nuen).

"Liburu urdina ikusi zenuten".

Perpaus nagusia menpekoaren aurretik doa, askotan که (ke, euskarazko -e(la) konpletiboa, gaztelaniazko eta frantsesezko que, ingelesezko that) indoeuropar menpeko juntagailua ezaguna erabiliz:

به من گفت که امروز نمی‌آمد
be man goft ke emrûz nemîâmad
"Gaur ez zela etorriko esan zidan"

(hitzez hitz, "-ri ni esan.zuen -(e)la gaur ez.zen.etorriko).

Bai-ez moduko erantzuna duten galderetan, آیا (âyâ) partikula persiera idatzian perpausaren hasieran agertzen da. Gramatika-aldatzaileek, hala nola adjektiboek, zehazten dituzten izenei jarraitzen diete, normalean ezâfe (اضافه) atzizkiaz baina, batzuetan, izenen aurretik joaten dira. Persiera preposizioak darabiltzan SOV hizkuntza bakanetako bat da. Hizkuntza idatziko kasu-markatzaile bakarrak, را (râ; ahozkoan, ـ رو ro edo ـو -o atzizkiek ordezkatua), objektu zuzeneko funtzioa duen izen-sintagma zehatz bati jarraitzen dio:

کتاب آبی را از کتابخانه گرفت
ketâb-e âbî râ az ketâbxâne gereft
"Liburu urdina liburutegitik hartu zuen".

Perpaus arrunten egitura subjektua + preposiziodun sintagma + objektua + aditza modukoa da. Objektua zehatza bada, ordena hau da: subjektua + objektua + râ + preposiziodun sintagama + aditza. Hala ere, persierak hitz-ordena nahiko librea du, sarri scrambling ("nahasketa") deitzen dena, hizketako osagaiak gehienetan anbiguotasunik gabeak baitira, eta preposizioek eta akusatiboaren markatzaileak argitzen laguntzen dute. Ezaugarri horri esker, persierak malgutasun handia du bertsogintzarako eta errimarako.

Hizkuntza literarioan, ez dago artikulu definiturik (euskaraz, "etxea", "etxeak", "etxeok"); areago, "bat", "batzuk" artikulu mugagabearen gabeziak aditzera ematen du. Hala ere, hizkera mintzatuan, ـه (-e edo -a) atzizki tonikoa maiz artikulu zehaztutzat erabiltzen da; -e gehienbat hiriguneetan eta dialekto berriagoetan, eta -a landa-eremuetan eta dialekto zaharragoetan. Kontsonanteak eta bokalak historian zehar aldatu egin dira:

literarioa mintzatua
کتاب روی میز است کتابه روی میزه
ketâb rû-ye mîz ast ketâbe rû-ye mîzé
"Liburua mahaiaren gainean dago"

(hitzez hitz, "liburu gainean mahai dago").

"Liburua mahaiaren gainean dago".

Pluralezko izenetarako, ـ‌ها (-hâ) pluralezko markatzaile zehaztuak pluralezko markatzaile gisa eta artikulu zehaztu gisa funtzionatzen du.

Bat artikulu zehaztugabea, persiera mintzatuan zein literarioan, یک (yek) zenbakirako erabiltzen den hitz bera da, askotan یه (ye) diptongora laburtzen dena:

روی میز یک کتاب است
rû-ye mîz yek ketâbast
"Mahaiaren gainean liburu bat dago"

(hitzez hitz, "mahai gainean bat liburu dago).

Persierazko izenen kasu markatzaile asko galdu dira antzinako persieraz geroztik —hizkuntzen arteko harremanen ezaugarri da—. Izenek orain postposizio batekin markatzen dute akusatiboaren kasu zehatzerako bakarrik; beste kasu zeiharrak adposizioekin markatzen dira.

Izenek eta izenordainek ez dute genero gramatikalik.

Izen guztiak pluralean jar daitezke ـ‌ها ("-hâ") atzizkiaren bidez: izenari darraio, haren forma aldatzeke. Pluralezko formak euskaraz baino gutxiagotan erabiltzen dira: esate baterako, ez dira zenbakien ondoren ageri edo زیاد (ziyâd, "asko") nahiz بسیار(ی) (besyâr(i), "anitz", "ugari"): -hâ zehaztua da eta soil-soilik erabiltzen da izenak aurretik zenbakirik ez badu.

  • سه تا کتاب se tâ ketâb ("hiru liburu").
  • بسیاری کتاب besyâr-i ketâb ("anitz liburu").
  • کتاب‌های بسیار ketâbhâ-ye besyâr ("liburu asko").
  • کتاب‌ها ketâbhâ ("liburuak" —ezagunak, zehaztuak).
  • من کتاب را دوست دارم man ketâb râ dûst dâram ("Liburua gustatzen zait").
  • آنها دانشجو هستند ânhâ dâneşcû hastand ("Ikasle batzuk dira").
  • آنها دانشجوها هستند ânhâ dâneşcûhâ hastand ("Ikasleak dira" —ezagutzen ditugunak, lehendik aipatu ditugunak...).

Ahozko hizkuntzan, izenak edo izenordainak kontsonante batez amaitzen direnean, -hâ murriztu eta -â bilakatzen da.

  • Literarioan: آنها (ânhâ, "haiek").
  • Lagunartean, mintzatuan: unâ ("haiek").

Literatur hizkuntzan, izen bizidunek, oro har, ـان -ân atzizkia darabilte (edo ـگان -gân eta ـیان -yân aldaerak) pluraletarako, baina ـ‌ها hâ maizago ageri da ahozko hizkuntzan. [1]

  • Literarioan: پرندگان parandegân ("hegaztiak").
  • Mintzatuan: پرنده‌ها parandehâ ("hegaztiak").

Arabieratik hartutako izenek plural bereziak izaten dituzte, ـات -ât bukaerarekin eratuak edo bokalak aldaturik: کِتاب ketâb ("liburua") / کُتُب kotob ("liburuak"). Arabieratiko izenek, funtsean, persierazko pluralezko amaierak har ditzakete, baina batzuetan jatorrizko forma ohikoagoa da. Forma pluralik ohikoena hitz bakoitzaren araberakoa da. Antzekorik gertatzen da, esate baterako, Europako zenbait hizkuntzatan ere: ingelesez, singularrezko index ("aurkibidea") pluralez indexes nahiz indices da; frantsesez, singularrezko scénario ("gidoi"; "balizko egoera") izenak pluralez scénarios nahiz scenari formak ditu —azkena, italieraren araberako ortografiaz idatzia, zaharkitutzat jotzen da—.

Persieraz hiru kasu daude: nominatiboa (subjektuari dagokiona), bokatiboa (deikiari) eta akusatiboa (objektu zuzenari). Nominatiboa izen baten forma markatugabea da, baina bokatiboak eta akusatiboak ا (-â) eta را (-râ) atzizkiak hartzen dituzte, hurrenez hurren —eta رو (-ro) edo ـو (-o) Teherango doinuaz, batzuetan -a darizko doinuaz—). Beste kasu zeiharrak preposizioek markatzen dituzte.

  • Nominatiboa: کتاب آنجاست ketâb âncâst ("Liburua hor dago") / کتاب‌ها آنجایند ketâbhâ âncâyand ("Liburuak hor daude").

Subjektu bizigabeek ez dute aditz forma pluralik behar, batez ere ahozko hizkuntzan: کتاب‌ها آنجاست ketâbhâ unjâst ("Liburuak hor dago").

  • Bokatiboa: سعدیا مرد نکونام نمیرد هرگز Sa'diyâ marde nekû-nam namîrad hargez ("Sadia, gizon errugabea ez da inoiz hilko.")..
  • Akusatiboa: کتاب را (کتابو) بده به من ketâb râ (ketâbo) bede(h) be man ("Emaidazu liburua").
  • Ezâfearen bidezko jabegoa: کتابِ آرش ketâb-e Âraş ("Âraş-en liburua").

Izenak hainbat atzizki eta atzizki emankor erabiliz osa daitezke. Hurrengo adibideak dān hitzetik eratorritako zenbait aukera erakusten ditu, دانستن dānestan ("jakin") aditzaren orainaldiko errotik:

دانستن dānestan ("jakin") aditzaren eratorpenak
erroa atzizkia eratorpena esanahia oharrak
*dān -eš dāneš "jakintza" -
-ā dānā "jakintsu", "zuhur"
*dāneš -mand dānešmand "zientzialari"
-ik dānešik "zientifiko" egungo persieraz, dāneši
-gāh dānešgāh "unibertsitate" (goi-mailako hezkuntzako jarduerak antolatzen dituen fundazio)
-kade dāneškade "kolegio" / "fakultate" (ezagutza-arlo jakin bat irakasteko eraikin)
+ āmuz dānešāmuz "ikasle" ("{dāneš} "jakintza" {āmuz} ikasten duena")
-ju dānešju "unibertsitateko ikasle" ("{dāneš} "jakintza" {ju} bilatzen duena")
+ pažuh dānešpažuh "zientzia-ikertzaile" ("{dāneš} "jakintza" {pažuh} ikertzen duena")

Subjektu izenordainak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persiera subjektu eliptikozko hizkuntza da eta pro-drop modukoa. Pertsona-izenordainak (adibidez, "ni", "hi", "hura") aukerakoak dira. Izenordainek -râ eransten dute objektutzat erabiltzen direnean, baina bestela berdin mantentzen dira. Singularrezko lehen pertsonako من را man râ akusatibo singularra ("ni", objektuaren funtzioaz) man râ formara labur daiteke edo, ahozkoan, mano. Genitibo pronominalezko enklitikoak (ikus goraxego) eta izenordain arruntak desberdinak dira, hala ere:

pertsona literatur formak ahozko formak
singularra plurala singularra plurala
lehena man مَن mâ ما man مَن mâ ما
bigarrena to تو şomâ شُما to تو şomâ شُما
hirugarrena ū او (gizakia)

ân آن (ez-gizakia)

vey وَی (gizakia soilik, literarioa)1

ânhâ آنها (ez-gizakia / gizakia)

işân ایشان (gizakia soilik eta formala)

ū اوişân ایشان (ohorezkoa)2 ânhâ / ânân آنها/آنان (ohikoa)

işân ایشان (ohorezkoa)

oharrak 1 bakan erabilia 2 pluralezko hirugarren pertsonako aditz forma darabil

Persierak frantsesa bezalako hizkuntza erromantzeen antza du, pluralezko bigarren pertsonako izenordain şomâ erabiltzen baita mintzatzeko forma adeitsutzat: to ("hi") izenordea eta haren formak adiskide minen artean erabiltzen dira (T–V bereizketa deritzana). [2]

  • ببخشید، شما آمریکایی هستید؟ bebaxşîd, şomâ Âmrikāyî hastîd? ("Barkatu, amerikarra zara?").'
  • ایشان به من گفتند برویم تو İşân be man goftand, berîm tû ("Esan zidan, «Sar gaitezen»").

Determinatzaile posesiboak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jabetza adierazteko, askotan, atzizkiak gehitzen zaizkie izenei; atzizki berak objektu-izenordain gisa ere erabil daitezke. Hirugarren pertsonei dagokienez, euskaraz bezala, jabearen edo jabeen sexua ez da kontuan hartzen: کتابش (ketàbâs) "haren liburu" da, gizonezko batena nahiz emakumezko batena:

determinatzaile posesiboak
pertsona literatur formak forma dialektalak
singularra plurala singularra plurala
lehena ـَم -am ـِمان -emân ـَم -am ـِمون -emun
bigarrena ـَت -at ـِتان -etân ـِت -et ـِتون -etun
hirugarrena ـَش -aş ـِشان -eşân ـِش -eş ـِشون -eşun

Adibideak:

  • کتابتان روی میزه ketâbetun rû-ye mîze ("Hire liburua mahaiaren gainean zagok" / "Hire liburua mahaiaren gainean zagon").
  • کتابم روی میز است ketâbam rû-ye mîz ast ("Nire liburua mahaiaren gainean dago").

Atzizkiak hartzen dituen erroa bokalez amaitzen denean, y soinua txertatzen zaio, ahoskera errazteko. Hala ere, ـ‌ها hâ pluralgilearekin, irandar dialektoetan -a- / -e- erroa jabetzazko markatzailetik erortzea ere ohikoa da. Esate baterako, "nire autoak" ماشین‌هایم (mâşînhâyam, -y- horrekin) itzul litezke, edo ماشین‌هام (mâşînhâm). Are gehiago sinplifika daiteke lagunarteko forma mintzatuan, h-a galduz, ahoskera erraztearren, المستان mâşînâm. Batzuetan, ـ‌ها hâ hitzari lotuta idazten da: ماشینها mâşînhâ ("autoak").

Jabetza adierazteko beste modu bat subjektu izenordainak edo ezâfe duen izen-sintagma bat erabiltzea da. Horrek, dena den, hirugarren pertsonan pertsona aldaketa dakar. Halaber, horrelakoak ezin dira inoiz objektu posesibo edo objektu zuzentzat erabili, perpausean aditzaren subjektua bera denean.

  • کتابِ شما روی میزه ketâb-e şomâ rû-ye mîze ("Zure liburua mahaiaren gainean dago").
  • کتابِ من روی میزه ketâb-e man rû-ye mîze ("Nire liburua mahaiaren gainean dago"").
  • کتابِ استاد رویِ میز است ketâb-e ostâd rû-ye mîz ast ("Irakaslearen liburua mahaiaren gainean dago").
  • اکبر برادرِ او را دید Akbar barâdar-e u râ dîd ("Akbar-rek haren anaia ikusi zuen").
  • اکبر برادرش را دید Akbar barâdareş râ dîd ("Akbarrek bere anaia / haren anaia ikusi zuen").
  • Zuzena: برادرم را دیدم barâdaram râ dîdam ("[Neure] Anaia ikusi nuen").
  • Okerra: برادرِ من را دیدم barâdar-e man râ dîdam, subjektu izenordaina izenordain posesibotzat erabiltzen baita, baita ezafe egiturarekin ere.

Objektu-izenordainak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Objektu-izenordainak subjektu-izenordainak bezalakoak dira (را râ postposizioa darraiela), baina objektuak lehen deskribatutako determinatzaile posesiboekin ere marka daitezke: horiek izenen ordez aditzei lotzen zaizkie eta ez dute postposizioaren beharrik. Kontuan har bedi hurrengo adibidea, "Atzo ikusi nuen" esan nahi duena.

objektu zuzenaren eranstea
persieraz transliterazioa euskaraz oharrak
دیروز او را دیدَم dîrûz û râ dîdam "Atzo hura ikusi nuen". را râ postposizioa beharrezkoa da, pertsona-izenordain bat objektu-izenordaintzat erabiltzean
دیروز دیدَمَش dîrûz dîdamaş "Atzo ikusi nuen".. Ez da postposiziorik behar; aditzari atxikitako determinatzaile posesiboa baitago.

Izenordain erakusleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenordain erakusleak, hurrenez hurren, این (în, "hau") eta آن (ân, "hori") dira. Haien pluralak honakoak dira: اینها (înhâ, "hauek"), eta آنها (ânhâ, "horiek"), izen bizigabeetarako, edo اینان (înân, "hauek"), eta آنان (ânân, "horiek"), izen bizidunetarako. Euskaraz bezala, hirugarren pertsonako izenordaintzat ere erabiltzen direla kontuan har bedi.

Erakusleak, gainera, beste izenorde zehaztugabeokin konbina daitezke: یکی (yekî, "bat") eta یکی‌ها (yekîhâ, "batzuk"), honako izenordainak emateko: این یکی (în yekî, "hau"), آن یکی (ân yekî, "horiek"), این یکی‌ها (în yekîhâ, "hauek"), eta آن یکی‌ها (ân yekîhâ, "horiek").

Adjektiboek normalean ezâfe egitura erabiliz aldatzen dituzten izenei jarraitzen diete. Hala ere, adjektiboak forma eratorri elkartuetan izenen aurretik joan daitezke, hala nola xoš-baxt ("zorioneko", hitzez hitz, "on-zorte"), eta bad-kâr ("gaizto", hitzez hitz "txar-ekintza"). Adjektiboak edozein hainbat ordenatan ager daitezke izen baten ondoren eta, kasu horretan, enfasia erakusten dute.  

Forma konparatiboak (euskaraz, adjektiboei erantsitako "-ago" atzizkiaz egina, "luzeago" bezalakoetan) تَر -tar atzizkia hartzen du, eta superlatiboak (euskaraz, "-en" atzizkiaz adierazia, esate baterako "luzeen" bezalakoetan), تَرین -tarin.

Erabiltzen diren konparatiboek atributu moduan jarraitzen diete zehazten dituzten izenei, baina superlatiboak beren izenen aurretik doaz.

Konparatibozko egituretako, euskarazko "baino" partikula از az preposizioaren bidez ("nondik", "norengandik") adierazten da:

سگ من از گربه شما کوچکتر است
(Kontuan har bitez alfabetoen alderatzizko norabideak, eskuinetik ezkerretara persieraz eta ezkerretik eskuinera euskaraz).
سگ من از گربهٔ تو کوچک‌تر است
sag-e man az gorbe-ye to kuçek-tar ast
txakur-ezafe ni baino katu-ezafe hi txiki-ago da
"Ene txakurra hire katua baino txikiagoa duk" / "Ene txakurra hire katua baino txikiagoa dun".

Aditz arruntak egitura honen bidez osa daitezke: ezeztapena – iraupenezkoa edo subjuntibozkoa / aginterazkoa – erroa – lehenaldia – pertsona – objektua

  • Ezezko aurrizkia: na-, aurrizki inperfektiboaren aurretik ne- bilakatzen dena (ne-mî-).
  • Inperfektibozko edo iraupenezko aurrizkia: mî-
  • Subjuntibozko / aginterazkoa aurrizkia: be-.
  • Lehenaldiko atzizkia: -d, kontsonante ahoskabeen ondoren -t bilakatzen dena.
  • Pertsona-atzizkia: adibidez, -am ("ni", "nik"), -i ("hi", "hik") eta abar.
  • Objektu-atzizkia: erabiliena -aš edo -eš da ("hura").
pertsona-atzizkiak
pertsona forma literarioak forma mintzatuak
singularra plurala singularra plurala
lehena ـَم -am ـیم -îm ـَم -am ـیم -îm
bigarrena ـی -î ـید -îd ـی -î ـید / ـین -îd / -în
hirugarrena ـَد -ad 1 ـَند -and ـه -e 2 ـَن -an
Lehenaldian, lehenaldiko erroa bakarrik erabiltzen da, amaierarik gabe.
1 Adibidez,رفت raft, ez رفتد *raftad. 2 Adibidez,رفت raft, ez رفته *rafte.
objektu-atzizkiak
pertsona forma literarioak forma mintzatuak
singularra plurala singularra plurala
lehena ـَم -am ـِمان -emân ـَم -am ـِمون -emûn
bigarrena ـَت -at ـِتان -etân ـِت -et ـِتون -etûn
hirugarrena ـَش -aş ـِشان -eşân ـِش -eş ـِشون -eşûn

Aditz-denborak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen aditz-denborarik ohikoenak:

Infinitibozko bukaera, berriz, honela osatuta dago: ـَن (-an), adibidez خوردن (xordan); hori kendutakoan, aditzaren erroa geratzen da: خورد (xord-).

Lehenaldia infinitibozko bukaera ezabatuz eta erroari pertsonari buruzko bukaerak gehituz osatzen da. Singularrezko hirugarren pertsonak, ordea, atzizkirik ez duenez, خوردن (xordan) aditzak خورد (xord-, "jan zuen") ematen du.

Inperfektua arestian azaldu den bezala lehenaldia hartuta osatzen da, eta aurretik می mî- aurrizkia ezarriz: می‌خوردم mîxordam ("Jaten nuen", "Jaten ari nintzen"). Aditz-denbora horrek baldintzazko ondoriozko esanahia ere du: "Jango nuke", "Jango nukeen".

Perfektua edo orainaldi [+bukatua] aditzaren erroari ـه -e bukaera gehituz eta ondoren pertsona bakoitzari dagokion "izan(da)" aditzaren orainaldiko forma gehituz osatzen da. Beraz, خوردن (xordan) perfektuko singularrezko lehen pertsonan خورده‌ام xordeam ("Jan dut", "Janda nago") da, eta singularrezko hirugarren pertsona خورده است xorde ast ("Jan du", "Janda dago"). Hala ere, ahozkoan, -ast bazter uzten denez, aditz-forma خورده xorde ("Jan du", "Janda dago") da".

Pluskuanperfektua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pluskuanperfektua perfektuaren erroa hartuz eratzen da (خورده xorde), بود bud gehituz eta, ondoren, pertsona bakoitzari dagokion bukaera: خورده بودم xorde bûdam ("Jana nuen", "Janda neukan"). Singularrezko hirugarren pertsonan, بود bud gehitzen da, bukaerarik gabe.

Geroaldia خواستن xâstan ("nahi izan") aditzaren orainaldia hartu eta dagokion pertsonarekin jokatuz osatzen da: aditz hori, singularezko hirugarren pertsonan خواهد xâhad da. Ondoren, aditzaren infinitibo laburtuaren aurrean jartzen da (خورد xord, horrek خواهد خورد xâhad xord osatzen du, "Jango du"). Aditz konposatuetarako, hala nola تمیز کردن tamîz kardan ("garbitu"), خواهد xâhad bi hitzon artean dago, eta کردن kardan errora laburtu eta تمیز خواهد کرد tamîz xâhad kard ("Garbituko du") osatzen da. Ezezkoan, خواهد xâhad erroari نـ na- erantsi eta نخواهد خورد naxâhad xord ("Ez du jango") osatzen da.

Aditz-denbora horren erabilera, oro har, lagunarteko persieraz saihesten da.

Orainaldia aditzaren orainaldiko erroa hartuz, می mî- aurrizkia gehituz eta jokatuz eratzen da. Orainaldiko erroa, askotan, ez daiteke infinitiboa jakinik asma eta, beraz, ikasi egin behar da. Adibidez, خوردن (xordan, "jan") aditzaren erroa خور xor da; horrela, orainaldiko singularrezko lehen pertsona می‌خورم mîxoram ("Jaten dut", "Jaten ari naiz", "Jan egiten dut"). Singularrezko hirugarren pertsonaren amaiera ـد -ad da. Ezezko aurrizki نـ (ne-), mî- silabaren aurretik dagoenean, ne- ahoskatzen da, baina beste aditz-denbora guztietan, na-. Maiz, orainaldia adberbio batekin erabiltzen da (adibidez, فردا fardâ, "bihar"), goraxeago azaldutako geroaldiaren ordez:

فردا به سينما می‌رود
fardâ be sînemâ mîravad
"Bihar zinemara joanen da".

Subjuntibozko orainaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orainaldiko subjuntiboa egiteko, orainaldiko mî- aurrizkia aldatu behar da, eta بـ be- edo bo- bilakatu (o bokala daukan aditz baten aurretik): بخورم boxoram ("Jan nezake", "Jan dezadan"), بنويسم benevîsam ("Idatz nezake", "Idatz dezadan").

Aditz-lokuzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aditz arinak berezko eduki semantiko txikikoak dira (hartu, eman, egin...): adierazpen gehigarria behar dute —normalean, izen bat—, predikatua osatzeko. Dutxa hartu aditz arina da, ez baita hitzez hitz dutxarik hartzen, bolaluma, pasaportea edo euritakoa hartzen diren bezala. Persieraz, کردن kardan ("egin") bezalako aditz arinak maiz erabiltzen dira izenekin, aditz konposatua, aditz arinen egitura edo predikatu konplexua deitzen dena eratzeko. Esate baterako, گفتگو goftegu hitzak "elkarrizketa" esan nahi du, eta گفتگو کردن goftegu kardan aditz-lokuzioak, "hitz egin". Aditz-lokuzioak osatzeko, izenondo, adjektibo, preposizio edo preposiziozko sintagma baten ondoren aditz arin bat gehi daiteke. Aditz arina bakarrik jokatzen da (kardan, esate baterako) eta aurreko hitza bere hartan dago:

دارم گفتگو می‌کنم گفتگو کرده‌ام گفتگو خواهم کرد
dâram goftegu mîkonam goftegu kardeam goftegu xâham kard
"Hitz egiten ari naiz". "Hitz egin dut". "Hitz egingo dut".

Hona hemen kardan duten beste aditz-lokuzio batzuk:

  • فراموش کردن farâmûş kardan ("ahantz").
  • گریه کردن gerye kardan ("negar egin").
  • تلفن کردن telefon kardan ("telefonatu").
  • بازسازی کردن bâzsâzî kardan ("eraberri").

Aditz laguntzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • باید bâyad ("behar izan(du)"). Jokatugabea. Menpeko perpausa subjuntibozkoa da.
  • شاید šâyad ("baliteke"). Jokatugabea. Menpeko perpausa subjuntibozkoa da.
  • توانستن tavânestan ("gauza izan", "gai izan"). Jokatua. Menpeko perpausa subjuntibozkoa da.
  • خواستن xâstan ("nahi izan"): Jokatua. Menpeko perpausa subjuntibozkoa da.
  • خواستن xâstan (geroaldia osatzekoa): Jokatua. Aditz nagusiko aditza denborarik gabea da.

Ahozko aditz laburtuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahozko hizkuntzan, zenbait aditz arrunt modu laburtuan ahoskatzen dira:

  • رفتن raftan ("joan", aditzaren orainaldi literarioa, rav-). Orainaldiko forma mintzatua, r-: mîram ("joaten naiz"), mîrî ("joaten haiz"), berîm ("Goazen").
  • دادن dâdan ("eman", aditzaren orainaldi literarioa, deh-). Orainaldiko forma mintzatua, d-: mîdam ("ematen dut"), mîdîm ("ematen dugu").
  • گفتن goftan ("esan", aditzaren orainaldi literarioa, deh-). Orainaldiko forma mintzatua, g-: mîgam ("esaten dut"), mîgîn ("esaten duk" / "esaten dun").
  • آمدن âmadan ("etor", aditzaren orainaldi literarioa, ây-). Orainaldiko forma mintzatua, â-: miyâm ("nator").
  • خواستن xâstan ("nahi izan", orainaldiko forma literarioa, xâh-). Orainaldiko forma mintzatua, xâ-: mîxâm ("nahi dut").

Persierazko preposizioek, oro har, gainerako indoeuropar hizkuntzetakoek bezala jokatzen dute, eta beren objektuaren aurretik doaz. Bi motatakoak dira:

  • dar ("non" adieraztekoa) bezalako oinarrizko preposizioak, zuzenean ezâferik gabe izenaren edo izenordainaren aurretik jartzen direnak, eta
  • mota handiago bat: ezâfe (-e edo -ye) baten bidez hurrengo izenondoari lotzen zaizkio eta izen edo adberbioetatik datoz.

Hona hemen zenbait preposizio:

  • اَز (az, "nondik", "norengandik" adieraztekoa")
  • با (bâ, "norekin" adieraztekoa)
  • بَر (bar, "non", "norengan" adieraztekoa)
  • بَرایِ (barâ-ye, "norentzat" adieraztekoaa)
  • به (be, "nora", "norengana" adieraztekoa)
  • بی (bî, "gabe")'
  • دَر (dar, "non" adieraztekoa)
  • مانَنْدِ (mânand-e, "nolakoa" adieraztekoa)
  • مِثْلِ (mesl-e, "nolakoa" adieraztekoa)
  • رویِ (rû-ye, "non", "norengan" adieraztekoa)
  • تا (tâ, "noraino", "norenganaino" adieraztekoa)
  • تویِ (tû-ye "non", "norengan" adieraztekoa)
  • زیرِ (zîr-e, "azpian" adieraztekoa)

Ikus, halaber

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 Mahootian, Shahrzad (1997). Persian. London: Routledge. 190. or. ISBN 0-415-02311-4.

2 Obolensky et al. (1963), 87. or.

  • Abrahams, Simin (2005). Modern Persian: A Course-Book. Routledge.
  • Bleeck, Arthur Henry (1857). A Concise Grammar of the Persian Language.
  • Brookshaw, Dominic Parviz (2010). The Routledge Introductory Persian Course: Farsi Shirin Ast. Routledge.
  • Boyle, John Andrew (1966). Grammar of Modern Persian. Harrassowitz, Wiesbaden.
  • Dahlén, Ashk (2010). Modern persisk grammatik (laugarren edizioa, 2024) (suedieraz)
  • Doctor, Sorabshaw Byramji (1875). A New Grammar of The Persian Tongue, Part 1, Accidence: For the Use of The Higher Classes in Schools and Colleges (2010 berrinprimatua).
  • Elwell-Sutton, L.P. (1963). Elementary Persian Grammar.
  • Forbes, B. (1985). A Grammar of the Persian Language (2003an berrinprimatua).
  • Forbes, Duncan (1869). A Grammar of the Persian Language (4. edizioa).
  • Ibrahim, Meerza Mohammad (1841). A Grammar of The Persian Language: To Who Are Subjoin Varogues; With Alphabetical List of The English and Persian Terms of Grammar.
  • Johnson, Edwin Lee (1917). Historical Grammar of the Ancient Persian Language.
  • Jones, Sir William (1771). A Grammar of the Persian Language.
  • Kent, Roland G. (1950). Old Persian: Grammar, Texts, Lexikon.
  • Lambton, Ann K.S. (1953) Persian Grammar. Cambridge University Press.
  • Lazard, Gilbert; Lyon, Shirley A. (1993). A Grammar of Contemporary Persian (Persian Studies, 14. zk) (paperezko azala).
  • Mace, John (2003). Persian Grammar: For Rreference and Revision. Routledge Curzon.
  • Mahootian, Shahrzad (1997). Persian (Descriptive Grammars).
  • Obolensky, Serge; Yazdan Panah, Kambiz; Khaje Nouri, Fereidoun (1963). Persian Basic Course Units 1-12. Foreign Service Institute, Washington. (1973an, Spoken Persian izenburuarekin berrargitaratua).
  • Phillott, D. C. (1919) Higher Persian Grammar: For the Use of the Calcutta University, Vols, 1 and 2. (2008an berrinprimatua)
  • Platts, John T. (1894). A Grammar of the Persian Language, I. zatia, Accidence.
  • Rafiee, Abdi (1975). Colloquial Persian. Routledge.
  • Rosen, Friedrich (2010ean berrinprimatua). Modern Persian Colloquial Grammar: Containing a Short Grammar, Dialogues and extracts from Nasir-Eddin Shah's Diaries, Tales. Etc., and a Vocabulary (jatorriz, alemanez idatzia, 1890ean).
  • St. Clair-Tisdall, William (1902). Modern Persian Conversation-Grammar; With Reading Lessons, English-Persia Vocabulary and Persian Letters.
  • Stilo, Donald L.; Clinton Jerome (1994). Modern Persian: Spoken and Written.
  • Thackston, Wheeler M. (1993) An Introduction to Persian (hirugarren edizioa). IBEX.
  • Windfuhr, Gernot L. (1979). Persian Grammar: History and State of the Study (Trends in Linguistics State of the Arts Reports, 12. zenbakia).
  • Windfuhr, Gernot L. (1980). Modern Persian: Intermediary Level 1. Unibersity of Michigan Press.
  • Yousef, Saeed & Torabi, Hayedeh (2012): Basic Persian: A Grammar and Workbook. Routledge.
  • Yousef, Saeed & Torabi, Hayedeh (2013): Intermediate Persian: A Grammar and Workbook. Routledge.

Irakurgai osagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Perry, John R. Persian Morphology. Morphologies of Asia and Africa 2 (2007): 975–1019.
  • Paul, Ludwig (2018): Persian Grammar. Fleet, Kate; Krämer, Gudrun; Matringe, Denis; Nawas, John; Rowson, Everett (editoreak) Encyclopaedia of islam (hirugarren argitarapena). Brill Online. ISBN: 1873-9830.
  • Windfuhr, Gernot L. Persian Grammar: History and State of its Study. Vol. 12. Walter de Gruyter, 2011.
  • Hanaway Jr, William L. Gernot L. Windfuhr. Persian and West Iranic: History and State of Research: Part One: Persian Grammar. Haga: Mouton, 1979 [Trends in Linguistics: State-of-the-Art Reports, 12. zenbakia. Review of Middle East Studies 16.1 (1982): 56–58.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Persierazko aditza online jokatzeko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]