Edukira joan

Persuasion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Persuasion
Jatorria
Egilea(k)Jane Austen
Sorrera-urtea1817
Argitaratze-data1817
IzenburuaPersuasion
Jatorrizko herrialdeaIngalaterra eta Erresuma Batua
ArgitaletxeaJohn Murray
Honen izena daramaGogatze
Ezaugarriak
Genero artistikoaromantic fiction (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIngalaterra
kronologia
Northanger Abbey (en) Itzuli Persuasion

Persuasion (euskeraz: Pertsuazio) Jane Austen idazle igelesak argitaratutako azken eleberria da. 1817ko abenduaren 20an izan zen lehen aldiz argitaratuta, izenburu-orrialdean 1818 idatzita egon arren. Bere heriotzatik sei hilabetera argitaratu zuten, Northanger Abbey-rekin batera.[1]

Anne Elliot, 27 urteko emakume ingelesaren istorioa da, zeinen familia Bath-era joan da bizitzera, gastuak murriztu eta zorrak txikitzeko, familiaren lurrak almirante bat eta haren emazteari alokatzen dizkieten bitartean. Emaztearen anaia, Frederick Wentworth kapitaina, Anne-kin ezkontzeko hitzemanda zegoen 1806an baina ezkon-hitza hautsi egin zen, Anne bere lagun eta familiak beren harremana amaitzeko konbentzitu zutenean. Anne eta Wentworth kapitaina ezkongabeak eta bikotekiderik gabeak dira, eta berriro elkartu dira, ia zortzi urtez bananduta egon ondoren. Hori dela eta, Anne-k bigarren maitasun- eta ezkontza-aukera egoki bat izango du.

Eleberriak harrera ona izan zuen XIX. mendearen hasieran, baina bere ospe handiena mendearen bukaeran lortu zuen, eta XX. eta XXI. mendeetan jarraitu zuen. Ordutik eztabaida akademiko ugari argitaratu dira Austenen obraren inguruan. Anne Elliot nabarmena da Austenen heroien artean, erlatiboki nahiko heldua delako. Persuasion Austenen azken lan osatua izan zenez, bere eleberri helduagoa bezala onartzen da, 40 urte inguruko emakume baten literatura-kontzepzioaren fintasuna erakutsiz. Bere zehar-estilo librearen erabilera narratiban agerian zegoen 1816rako.

Persuasion-ek hainbat egokitzapen izan ditu, besteak beste lau telebistarako moldaketa.

Istorioa Anne Elliot eta Frederick Wentworth-en arteko ezkon-hitzaren hausturatik zazpi urtera hasten da. Hemeretzi urte bete berri zituela, Anne maitemindu egin zen eta Wentworth-en, garai hartan itsas-ofizial gaztea zena, ezkontza-proposamen bat onartu zuen.

Anne Elliot – Sir Walter Elliot-en bigarren alaba. Anne bizkorra, talentuduna eta xarmagarria da. 27 urterekin ezkongabea da, zazpi urte lehenago Frederick Wentworthekin, momentu hartan itsas-komandantea zena, zuen ezkon-hitza haustu zuelako. Anne Wentworth-ez maitemindu zen baina bere ama zenaren lagun minak, Lady Rusell, bere ezkon-hitza apurtzeko konbentzitu zuen, Wentworth-en diru falta eta Anne-ren gaztetasunarengatik. Annek Charles Musgrove-ren proposamena errefusatzen du urte batzuk geroago, oraindik Wentworth-ez maiteminduta zegoela jakinda, baina bakarrik Wentworth atzerrian borrokatzetik itzultzen denean aurre egiten die berarenganako dauzkan sentimenduei.

Frederick Wentworth kapitaina – 31 urteko ontzi-ofiziala, zazpi urte lehenago Anne-ri ezkontzeko proposamena egin zioena. Garai hartan, ez zuen dirurik eta bere itxaropenak zalantzazkoak ziren, baina Napoleondar Gerretan izandako lorpenen ondorioz, aurrera egin zuen maila eta aberastasunean. Sophia Croft-en bi anaietako bat da. Kapitain mailara igo zen eta gutxi gorabehera £25.000 lortu zituen etsaien itsasontziak harrapatzeagatik emandako sarietan. Ezkongai guztiz gutiziatua da, eta emakume on batekin bizitzeko irrikitan dago.

Sir Walter Elliot, Bt.baronet harroputza. Sir Walter-en nabarmenkeriek bere famila zailtasun finantziero larrietan jarri du, bere emazte zuhurra 13 urte lehenago hil zenetik; horregatik, bere etxaldea, Kellynch Hall, Croft almiranteari alokatu behar izan dio, Bath-en egoitza merkeago bat alokatzera behartuz. Aberastasuna eta estatusa zirarratu arren, aukera ematen dio Mrs Clay-ri, sozialki bere azpitik dagoena, bere etxera joateko bere alaba nagusiaren kide gisa.

Elizabeth Elliot – Sir Walter-en hiru alabetatik nagusi, polit eta, dirudienez, gogokoena. Elizabeth-ek bere aitaren arduragabeko gastu eta nabarmenkeriak sustatzen ditu eta bere aita bezala, nartzisista izateko joera dauka. Ezkondu nahi du, bere bizitzaren zatirik handiena amaren ordez familiaren etxea administratzen eman ondoren. Anne garrantzirik gabeko pertsonatzat daukate berak eta bere aitak, eta Elliot familiaren gizarte-maila hobetu dezakeen gizon batekin ezkontzea besterik ez dute nahi.

Mary Musgrove – Sir Walter-en alabarik gazteena, Charles Musgrove-kin ezkondua. Mary-k arreta bilatzen du, askotan gaixorik dagoela esaten du gogaituta dagoenean. Familiako gainerakoen bezain itsututa dago posizio sozial eta aberastasunarekin eta Henrietta ezkonahizpak lehengusu batekin, Charles Hayter, ezkontzeko duen interesaren aurka dago, emakume dirudun batekin ezkontzeko ezduintzat hartzen duelako.

Charles Musgrove Jr. – Charles Musgrove Sr.-en semea. Maryren senarra eta Musgrove jabetzaren oinordekoa. Lehenik, Anne-ri ezkontza proposamena egiten dio baina hark ez du nahi, ez baitu maite. Mary-rekin ezkondu zen istorioa hasi baino bost urte lehenago, eta bi seme dituzte. Gizon alaia da, ehiza maite duena eta emaztearen akatsak jasaten dituena.

Lady Russell – Lady Elliot zenaren lagun mina eta Anneren amabitxia; Anne-rengatik maitasun berezia sentitzen du. Bera funtsezkoa da Sir Walterren Kellynch Hall uzteko eta finantza-hondamena saihesteko erabakian. Gizarte-maila baloratzen du eta uste du Anne bere lagun zenaren alaba antzekoena dela. Horregatik, zazpi urte lehenago Anne konbentzitu zuen Wentworth-ekin ez ezkontzeko, bere aberastasun falta zela eta.

Penelope Clay – Seme-alabak dituen alargun pobre bat, Sir Walterren abokatuaren alaba eta Elizabeth Ellioten kidea. Sir Walter harekin ezkon dadin konbentzitzea du helburu, laguna begira dagoen bitartean. Geroago, familia uzten du William Elliot-en maitale ezkongabea bihurtzeko.

Croft almirantea– Kellynch Hall-eko maizter onbera eta Wentworth kapitainaren koinatua. Kapitaina zen ezkondu zenean eta Trafalgarko guduan egon zen presente 1805ean. Gero Ekialdeko Indietara bidali zuten eta gaur egun Flota Zuriaren kontralmirante maila du.

Sophia Croft – Wentworth kapitainaren arreba eta Croft almirantearen emaztea azken hamabost urteetan. 38 urte ditu. Diruaren ordez maitasunagatik ezkondu den eta ontzigile baten emazte gisa bizitza ona duen emakume indartsu baten adibidea eskaintzen dio Anne-ri.

Louisa Musgrove – Charles Musgrove-ren bigarren arreba, 19 urte ingurukoa. Louisa bere ahizparekin eskolatik itzuli den energiaz betetako neska gaztea da. Bukaeran Benwick kapitainarekin ezkontzeko hitzemanda dago, Lyme Regis-en izandako erorketa larritik osatu ostean. Bere anaia Charles-ek nabaritzen du bera ez dagoela hain animatua garuneko kommozioa jasan ondoren.

Henrietta Musgrove – Charles Musgrove-ren arreba nagusia. Henriettak 20 urte inguru ditu eta bere lehengusuarekin, Charles Hayter, ezkontzeko hitzemanda dago, baina Wentworth kapitain dotoreagoaz tentatuta sentitzen da. Behin Hayter etxera itzulita, harekin jartzen da kontaktuan berriro.

Harville kapitaina – Wentworth kapitainaren laguna. Duela bi urte zauritu zuten, eta herren samar dago. Wentworthek ez du laguna ikusi lesio hura gertatu zenetik, eta berriz harremanetan jartzeko irrikan dago. Harville eta bere familia Lyme inguruan gelditzen dira neguan. Emazteak Louisa zaintzen du eta haurrak Musgrove familiarekin bizitzera doaz Gabonetako oporretan.

James Benwick kapitaina – Harville eta Wentworth kapitainen lagun bat. Benwick-en emaztegaia Harville kapitainaren arreba, Fanny, zen baina Benwick itsasoan zegoen bitartean hil zen. Teniente bezala diru-sariak irabazi zituen eta komandante-mailara igo zuten (kapitain deitzeko eskubidea lortuz). Benwick-en irakurketarekiko gozamenak Anne-rekin harremana sustatzen du eta baita Anne-k duen prestutasuna Benwick entzuteko, bere tristura sakoneko garaian. Benwick Louisa Musgrove-rekin egon zen bere susperraldian eta honen bukaeran ezkontzeko hitz-emanda daude.

William Elliot – Urrutiko ahaidea eta Sir Walterren ustezko oinordekoa. Geroago erakusten da, bere mozorro xarmagarriaren azpian, Elliot jauna oportunista hotz eta kalkulatzaile bat dela. Familiatik urrundu zen bere aberastasunagatik maila sozial baxuagoko emakume batekin ezkondu eta bere osaba iraindu zuenean; bere senitartekoek baztertu zuten, gizon aberats gisa itzuli zen arte, etsi-etsian dirua behar zutenean. Nahiz eta Elizabeth-ez interesatuta dagoelari buruzko zurrumurruak egon, Anne-rengana zuzentzen ditu bere arretak. Alarguna da, egunen batean oinordetzan hartuko duen tituluaren balio soziala aldarrikatzeko gogoz. Horrez gain, Clay andrearekiko interesa du eta aurrerago, haren maitale bihurtuko da; nahiz eta hau, neurri handi batean, Williamen saiakera bat izan, bere osaba berriro ezkontzeari eta potentzialki seme bat ekoizteari geldiarazteko, Williamen ordez Kellynch jarauntsiko lukeena.

Smith anderea – Anne Elliot-en lagun bat, Bath-en bizi dena. Smith andrea osasun txarra eta finantza-zailtasunak jasaten dituen alarguna da. Bath-eko gizartearen berri izaten du bere erizainarengandik, Rooke, jasotzen dituen albisteen bidez, William Elliot-en lagun baten emaztea zaintzen baitu. Bere arazo ekonomikoak William Elliot-en laguntzarekin konpon zitezkeen, bere senarraren laguna eta bere ordenuaren betearazlea, baina Elliot-en diru-goseak geratzen zitzaion fortuna gehiena ezkutatzera eraman zuen, azkenean beretzat hartu ahal izango zuen itxaropenarekin. Azkenean, Wentworth-ek bere izenean jarduten du William-ek Bath uzten duenean, Smith andreari bere dirua erreklamatzen utziz.

Lady Dalrymple – Bizkondesa bat, Sir Walter-en lehengusina. Gizartean posizio goraipatua du bere aberastasunaren eta gizarte-mailaren arabera. Sir Walter eta Elizabeth-ek gogotsu daude Bath-en berarekin eta bere alaba Miss Carteret-ekin ikusita izateko, beren estatus soziala zalantzan dagoen une honetan.

Miss Carteret – Lady Dalrymple-ren alaba, beti bizkondesaren atzetik dagoena. Anne eta beste batzuek adimen eta dotoretasun kaskarra duela uste dute. Elizabeth-ek, sozialki-motibatutagoa dagoenak, bere konpainia jasaten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Persuasion» jasna.org (kontsulta data: 2025-04-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]