Pertsona juridiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau eskubideak izan eta obligazioak hartzeko gai den pertsona-talde edo erakunde bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pertsona (argipena)».

Pertsona juridikoa eskubideak izan eta betebeharrak bete ditzakeen erakunde publikoa edo pribatua da.[1] Bestela esanda, pertsona juridiko kolektibo bat eskubideak zein betebeharrak eskuratzeko gaitasuna duena eta pertsona fisikoa ez dena da. Hala, lehenengoei zuzenbideak nortasun juridiko propioa esleitzen eta aitortzen die; beraz, zentzu horretan, harreman juridikoen subjektu aktibo edo pasibo izateko gaitasun gisa ulertu behar da nortasuna.

Bere osagaiak kontuan hartuta, pertsona juridikoak nortasun erkide bati atxikitako pertsonez eta ondasunez osatutako erakunde kolektibotzat ere definitzen dira, pertsona horiek osatzen dituzten pertsona naturalez bestelako nortasun juridikoa aitortzen zaielarik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2006]
  2. Alessandri, Arturo; et al.. (1998). Tratado de Derecho Civil. Partes Preliminar y General. 1 Editorial Jurídica de Chile.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.