Peter Blume

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Peter Blume
Bizitza
Jaiotza Smarhon’1906ko urriaren 27a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New Milford (Connecticut)1992ko azaroaren 30a (86 urte)
Hezkuntza
Heziketa Art Students League of New York
Lanbidea
Lanbidea margolaria
Jasotako sariak

Peter Blume (Smarhoń, Bielorrusia, 1906ko urriaren 27a - New Milford, Connecticut, AEB, 1992ko azaroaren 30a) estatubatuar margolaria izan zen.

Estatubatuar artistek XX. mendearen bigarren eta hirugarren hamarraldietan kubismoari loturik egindako bidearen erakusgarrietako bat da Blumeren obra, izan ere belaunaldi horietako margolari gehienek bezala, berak ere ideia kubistak hartu zituen gai tradizionalak ikuspegi berri batetik islatzeko bide gisa; hala ere, gaiari ematen zioten garrantzia eta alde batera uzten zuten Picassoren eta Braqueren obretan agertzen zen denbora-espazioari buruzko espekulazioa. Peter Blumeren kasuan, ordea, hasieran koadroa antolatzeko zuen modu kubistaren ondoren surrealismoaren inguruko ikuspegi konplexuagoei heldu zien eta arte sinbolikoagoa eta alegorikoagoa landu zuen, Scranton hegoaldea, Hiri betierekoa, 1937 2. eta Lantegi zuria maisulanek erakusten dutenez, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]