Peter Brook

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Peter Brook
Peter Brook.JPG
Bizitza
Jaiotza Londres1925eko martxoaren 21a (93 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k) Natasha Parry  (1951 -  2015)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Magdalen College
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak antzerki zuzendaria, zinema zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria eta idazlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Berlingo Arteen Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Bavarian Academy of Fine Arts
IMDb nm0111656
http://www.newspeterbrook.com/

Peter Stephen Paul Brook (Londres, Ingalaterra, 1925eko martxoaren 21a -) britainiar antzerkigile eta zinemagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo lanak Oxfordeko unibertsitatean ikasten ari zela egin zituen. Berehala, ingeles antzerkigile ospetsuenetako bat bihurtu zen, eta Royal Shakespeare Companyko zuzendari izan zen 1962-1970 bitartean. William Shakespeareren Lear Errege lanaren ondoren (1962), Brookek estilo eta lan-metodo berri bat asmatu zituen, Espazio hutsa lanean definitu zuena 1968an: testua eta obra biluztea eta berezko ingurura eramatea, obra eta antzezlearen lana kutsatu zuten tradizioak baztertuaz.

1970. urteaz geroztik, Parisen hartu zuen bizilekua, eta Bouffes-du-Nord antzokian aritu zen. Poliki-poliki lanak oinarrira eramaten saiatu zen, baina mendebaldeko izpirituarekin oraindik ere, eta mendebaldeko forma dramatikoak eta beste kulturetako antzezpen moduen sintesia egin zuen, batez ere afrikarrak eta asiarrak. Askotan, bere lanetan, tapiz bat edo osagai bakar batzuk besterik ez ditu ipintzen eszenatokian, eta askotariko antzezleak jartzen ditu lanean; era horretan, lanek oihartzun berri eta ez akademikoa hartzen dute: Marat/Sade (1964), Mahabharata (1985), Nor da hemen? (1996)... Zineman ere egin du lanik Brookek: Eulien ugazaba (1963), Lear erregea (1971), Karmenen tragedia (1983)... Azken urteetan, antzerkiari buruzko zenbait liburu idatzi ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]