Peter Brook

Wikipedia, Entziklopedia askea
Peter Brook 2009an.

Peter Stephen Paul Brook (Londres, Ingalaterra, 1925 -) britainiar antzerkigile eta zinemagilea da.

Biografia

Lehenengo lanak Oxfordeko unibertsitatean ikasten ari zela egin zituen. Berehala, ingeles antzerkigile ospetsuenetako bat bihurtu zen, eta Royal Shakespeare Companyko zuzendari izan zen 1962-1970 bitartean. William Shakespeareren Lear Errege lanaren ondoren (1962), Brookek estilo eta lan-metodo berri bat asmatu zituen, Espazio hutsa lanean definitu zuena 1968an: testua eta obra biluztea eta berezko ingurura eramatea, obra eta antzezlearen lana kutsatu zuten tradizioak baztertuaz.

1970. urteaz geroztik, Parisen hartu zuen bizilekua, eta Bouffes-du-Nord antzokian aritu zen. Poliki-poliki lanak oinarrira eramaten saiatu zen, baina mendebaldeko izpirituarekin oraindik ere, eta mendebaldeko forma dramatikoak eta beste kulturetako antzezpen moduen sintesia egin zuen, batez ere afrikarrak eta asiarrak. Askotan, bere lanetan, tapiz bat edo osagai bakar batzuk besterik ez ditu ipintzen eszenatokian, eta askotariko antzezleak jartzen ditu lanean; era horretan, lanek oihartzun berri eta ez akademikoa hartzen dute: Marat/Sade (1964), Mahabharata (1985), Nor da hemen? (1996)... Zineman ere egin du lanik Brookek: Eulien ugazaba (1963), Lear erregea (1971), Karmenen tragedia (1983)... Azken urteetan, antzerkiari buruzko zenbait liburu idatzi ditu.

Erreferentziak