Peter Eisenman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Peter Eisenman
All of peter eisenman.jpg
Bizitza
Jaiotza Newark1932ko abuztuaren 11 (84 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Columbiako Unibertsitatea
Trinity College
Cornell Unibertsitatea
Cornell University College of Architecture, Art, and Planning
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Lan nabarmenak University of Phoenix Stadium
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua postmodern architecturea
IMDb nm2170946

Peter Eisenman (Newark, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1932ko abuztuaren 11) arkitektoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955ean amaitu zituen Arkitekturako ikasketak Itacako Unibertsitatean, eta New Yorkeko Unibertsitatean lortu zuen Arkitekturako diploma, 1960an. Gero, Cambridgen jarraitu zituen ikasketak, eta doktore-titulua lortu zuen 1963an. Arkitekto gisa, 1960an hasi zen lanean, etxebizitzen diseinua eta hirigintza-proiektuak egiten, batez ere. 1963tik 1967ra, Michael Graves estatubatuar arkitektoarekin aritu zen lankidetzan. 1987an, bere enpresa sortu zuen: Eisenman Architects. 1969an, Five Architects taldeko kide izan zen New Yorkeko Arte Modernoko Museoak antolatu zuen bilera batean, Michael Graves, Charles Gwathney, John Hedjuk eta Richard Meierrekin batera. 1985eko Veneziako Biurtekoan, Leone d´oro saria irabazi zuen Romeo eta Julieta lanarengatik.

Egin dituen lanen artean, aipatzekoak dira: House II (Falk Etxea; Vermont, 1969-70), House III (Miller Etxea; Connecticut, 1969-71), House IV (Conneticut, 1971), House VI (Frank Etxea; Connecticut, 1972-75), Koizumi Sangyo eraikina (Tokio, 1988-1990) eta Musikaren eta Bideoaren Pabilioia Gronningenen (Herbehereak, 1990). Gaur egun, Kulturaren Galiziako Hiria ari da eraikitzen Santiago Konpostelakoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Eisenman Aldatu lotura Wikidatan